Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Ostirala 30 de urtarrila de 2015, Zk. 26

I. Xedapen orokorrak

ESTATUKO BURUZAGITZA

  • Berrespen-agiria, Europako Estradizio Hitzarmenaren hirugarren Protokolo Gehigarriarena, zein Estrasburgon egin baitzen 2010eko azaroaren 10ean.

  • Berrespen-agiria, Ziberdelinkuentzia Hitzarmenaren Protokolo Gehigarriarena, zein, 2003ko urtarrilaren 28an Estrasburgon egindakoa izanik, sistema informatikoen bidez burututako ekintza arrazista eta xenofoboak zigortzeari buruzkoa baita.

GOBERNUKO LEHENDAKARITZA

  • 42/2015 Errege Dekretua, urtarrilaren 29koa, Nazio Batuek Libanon duten Behin-behineko Indarrean txertatutako Espainiako kontingenteko militar baten heriotza dela-eta, dolu ofiziala deklaratzen duena.

AUZITEGI KONSTITUZIONALA

  • 6424-2014 konstituziokontrakotasun-arazoa, Amatasuna Babesteari buruzko Generalitatearen ekainaren 30eko 6/2009 Legeko 22. artikulua dela-eta aurkeztua, Espainiako Konstituzioaren 149.1.30 artikulua urra dezakeelakoan.

  • 6483/2014 konstituziokontrakotasun-arazoa, Gizarte Segurantzako sistema sendotzeko eta bermatzeko neurriei buruzko azaroaren 30eko 28/2012 Errege Lege Dekretuaren 2.1. artikulua dela-eta aurkeztua, Konstituzioaren 9.3 eta 33. artikuluak urra ditzakeelakoan.

  • 6860-2014 konstituziokontrakotasun-arazoa, Kantabriako lurraren lurralde-antolamenduari eta hirigintza-araubideari buruzko ekainaren 25eko 2/2001 Legearen 65 bis.1 artikulua dela-eta aurkeztua –«eraispen-agindu judizialak» esaten baitu–, Espainiako Konstituzioaren 24.2, 117.3 eta 149.1.6 artikuluak urra ditzakeelakoan. Ekainaren 20ko 4/2013 Legearen 1. artikuluaren bidez gehitu zitzaion artikulua lege horri.

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA

  • 5/2014 Legea, abenduaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2015. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril