Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Osteguna 26 de martxoa de 2015, Zk. 73

I. Xedapen orokorrak

KANPO ARAZOETAKO ETA LANKIDETZARAKO MINISTERIOA

OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIO MINISTERIOA

  • 176/2015 Errege Dekretua, martxoaren 13koa, honako errege-dekretu hauek aldatzen dituena: 508/2001 Errege Dekretua, maiatzaren 11koa, Estatistikako Institutu Nazionalaren Estatutua onartzen duena; 1036/1990 Errege Dekretua, uztailaren 27koa, Estatistikako Ministerio arteko Batzordearen izaera, eginkizunak, osaera, antolaera eta jarduera arautzen dituena; eta 390/1998 Errege Dekretua, martxoaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko ordezkaritzen eginkizunak eta egitura arautzen dituena.

HEZKUNTZA, KULTURA ETA KIROL MINISTERIOA

  • ECD/510/2015 Agindua, martxoaren 18koa, honako agindu hau aldatzen duena: EDU/2095/2010 Agindua, uztailaren 28koa, Hezkuntza Ministerioko kudeaketa-arloan hogei urtetik gorakoek batxiler titulua lortzeko proben egitura ezartzen duena.

  • Ebazpena, 2015eko otsailaren 9koa, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiarena, Ministro Kontseiluaren 2015eko urtarrilaren 30eko Erabakia argitaratzen duena. Erabaki horren bidez aldatu egiten dira gradu, master eta doktore titulu jakin batzuen izaera ofiziala eta titulu horiek Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistroan inskribatzea ezartzeari buruzko Ministro Kontseiluaren hainbat erabaki.

INDUSTRIA, ENERGIA ETA TURISMO MINISTERIOA

  • 177/2015 Errege Dekretua, martxoaren 13koa, zeinak —Merkatu-batasuna bermatzeari buruzko abenduaren 9ko 20/2013 Legeari egokitze aldera— aldatu egiten baitu instalazio nuklearrei eta erradioaktiboei buruzko Erregelamendua.

  • 178/2015 Errege Dekretua, martxoaren 13koa, honako errege-dekretu hau aldatzen duena: 1588/2009 Errege Dekretua, urriaren 16koa, maileguak zuzenean esleitzea arautzen duena, maila goreneko azpikontratistak parte hartzea helburu izanik, zeinek —Airbus A350 XWB abioi-belaunaldi berria eta haien Trent XWB motorra garatzeko programaren baitan— Espainian jarri baitute egoitza.

  • 179/2015 Errege Dekretua, martxoaren 13koa, Industria Antolaketaren Eskolaren 60. urteurreneko ospakizunen laguntza-egitaraua burutzeko, batzorde teknikoa sortzen duena.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril