Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Osteguna 4 de ekaina de 2015, Zk. 133

I. Xedapen orokorrak

GORTE NAGUSIAK

  • Ebazpena, 2015eko maiatzaren 28koa, Diputatuen Kongresuarena, honako hau baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agindua ematen duena: 6/2015 Errege Lege Dekretua, maiatzaren 14koa, abenduaren 28ko 55/2007 Legea, Zinemarena, aldatzen duena eta Estatuaren aurrekontuan hainbat aparteko kreditu eta kreditu-gehigarri sartzea eta zerga arloko beste neurri batzuk hartzea onartzen duena.

  • Ebazpena, 2015eko maiatzaren 28koa, Diputatuen Kongresuarena, honako hau baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agindua ematen duena: 7/2015 Errege Lege Dekretua, maiatzaren 14koa, Defentsa Ministerioaren aurrekontuan aparteko kredituak eta kreditu-gehigarri bat –guztira, 856.440.673,35 euro– sartzea onartzen duena, armamentu programa bereziei eta sailaren beste jardun batzuei dagozkien obligazioak ordaindu ahal izateko.

OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIO MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2015eko maiatzaren 26koa, Zerga Administrazioko Estatu Agentziako Zerga-bilketako Sailarena, 2015eko ekonomia-jardueren gaineko zergaren ordainagiriak, kuota nazional eta probintzialei dagozkienak, borondatez ordaintzeko epea aldatzen duena eta kuota horiek ordaintzeko lekua ezartzen duena.

SUSTAPEN MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2015eko apirilaren 7koa, Aire Segurtasuneko Estatu Agentziaren Zuzendaritzarena, martxoaren 17ko Batzordearen 445/2015 (EB) Erregelamenduaren I., VI. eta VII. eranskinen aplikazioa atzeratzea hitzartzen duena, 1.3 eta 3.3 artikuluetan aurreikusitakoaren arabera. Erregelamendu horrek aldatu egin du 1178/2011 Erregelamendua (EB), hegazkintza zibileko hegaldietako langileekin lotutako administrazio-prozedurak eta eskakizun teknikoak ezartzen dituena.

INDUSTRIA, ENERGIA ETA TURISMO MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2015eko ekainaren 2koa, Energiaren Estatu Idazkaritzarena, hainbat eragiketa prozedura onartzen dituena, 5 motako neurketa-ekipoetatik eskuratutako datuak prozesatzeko, energiaren fakturazioa eta likidazioa egite aldera.

EXTREMADURAKO AUTONOMIA ERKIDEGOA

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril