Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Ministerio de la Presidencia Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

BOEren euskarazko gehigarria: Asteartea 25 de apirila de 2017, 98 Zk.

Sarrerako aurkibidea

I. Xedapen orokorrak

AUZITEGI GORENA

  • Epaia, 2017ko martxoaren 16koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, ekainaren 6ko 413/2014 Errege Dekretuaren eta ekainaren 16ko IET/1045/2014 Aginduaren aurka jarritako errekurtsoa zati batean baiesten duena eta dekretu horren 49.1.m) artikulua eta agindu horren II. eranskina deusez deklaratzen dituena. 413/2014 Errege Dekretuak energia-iturri berriztagarrien, kogenerazioaren eta hondakinen bidez energia elektrikoa ekoizteko jarduera arautzen du; IET/1045/2014 Aginduak, berriz, energia-iturri berriztagarrien, kogenerazioaren eta hondakinen bidez energia elektrikoa produzitzeko zenbait instalaziotan aplikagarriak diren instalazio-tipoen ordainketa-parametroak onartzen ditu, IT-01426 instalazio-tipoari esleitutako balioei dagokienez.

  • Epaia, 2017ko martxoaren 27koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, abenduaren 19ko IET/2444/2014 Aginduaren aurka jarritako errekurtsoa eta abenduaren 12ko 1054/2014 Errege Dekretuaren aurka jarritako zeharkako errekurtsoa zati batean baiesten dituena, eta agindu horren 7. artikuluaren 2. eta 3. zenbakiak eta errege-dekretu horren 3. artikulua deuseztatzen dituena, 2013. urteko defizitaren 2014. eta 2015. urteetako kuotak zehazteko kontuan hartutako interesen zenbaketari dagokionez, ez baitituzte kontuan hartzen ekitaldi horretan egindako behin-behineko likidazioen ordainketa efektiboa egiten den momentutik sortutako interesak. IET/2444/2014 Aginduak energia elektrikoaren 2015erako sarbide-sariak zehazten ditu; 1054/2014 Errege Dekretuak, berriz, sistema elektrikoaren 2013ko defizitaren kobrantza-eskubideak lagatzeko prozedura arautzen du eta defizit horren kobrantza-eskubideek sortuko duten interes-tasa eta, hala bada, ondorengo aldi baterako desoreka negatiboak kalkulatzeko metodologia garatzen du.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril - Tel.: (+34) 91 111 4000