Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Ostirala 9 de ekaina de 2017, Zk. 137

I. Xedapen orokorrak

KANPO ARAZOETAKO ETA LANKIDETZAKO MINISTERIOA

  • Zuzenketak, Nazioarteko Trenbideko Garraioaren inguruko Hitzarmenaren (COTIF) C eranskina den Salgai arriskutsuen nazioarteko trenbideko garraioaren gaineko erregelamenduari (RID 2017) egindakoak, salgai arriskutsuen garraiorako adituen Batzordeak Bernan 2016ko maiatzaren 25ean egindako 54. bilkuran onartutakoak. Hitzarmen hori Bernan 1980ko maiatzaren 9an egina da.

LEHENDAKARITZAKO ETA LURRALDE ADMINISTRAZIOETARAKO MINISTERIOA

AUZITEGI GORENA

  • Epaia, 2017ko apirilaren 5ekoa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, zati batean baiesten duena urriaren 31ko 920/2014 Errege Dekretuaren aurka jarritako errekurtsoa, eta deuseztatzen dituena bai errege-dekretu horren 12. artikulua eta harekin lotura duten beste manuak —Kataluniako Generalitatearen komunikazio elektronikoen arloko eskumen exekutiboak eragiten baititu— bai Red.es enpresa-entitate publikoaren 2014ko azaroaren 7ko Ebazpena, Kataluniako Generalitatearen komunikazio elektronikoen arloko eskumen exekutiboei dagokienez. Errege-dekretu horren bidez, ikus-entzunezko telebista-komunikazioaren zerbitzuak jasotzeak eta haietara sarrera izateak dakartzan gastuak konpentsatzera bideratzen diren diru-laguntzen zuzeneko esleipena arautu zen.

  • Epaia, 2017ko maiatzaren 31koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, baiesten duena Ministro Kontseiluaren 2017ko urtarrilaren 20ko Erabakiaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa —pertsonaren oinarrizko eskubideak babesteko prozedura bereziaren bidez aurkeztua—, eta deusez deklaratzen duena hautagaitza aurkezteko epea amaitzen denean 61 urte baino gehiago ezin direla izan dioen betekizuna. Erabaki horren bidez, Giza Eskubideen Europako Auzitegian epaile titularra izango dena aukeratzeko hirukoa izendatzeko jarraibideak ezarri ziren, eta 2017ko urtarrilaren 31ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Lehendakaritzako eta Administrazio Publikoetako Ministerioko Idazkariordetzaren 2017ko urtarrilaren 25eko Ebazpenaren bidez.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril