Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Larunbata 3 de otsaila de 2018, Zk. 31

I. Xedapen orokorrak

HEZKUNTZA, KULTURA ETA KIROL MINISTERIOA

  • ECD/93/2018 Agindua, otsailaren 1ekoa, honako honetan atzemandako hutsak zuzentzen dituena: ECD/65/2018 Agindua, urtarrilaren 29koa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren amaierako ebaluazio-probak arautzen dituena 2017-2018 ikasturterako.

EKONOMIA, INDUSTRIA ETA LEHIAKORTASUN MINISTERIOA

  • EIC/94/2018 Agindua, urtarrilaren 22koa, Europa seriearen bildumako txanponak jaulki, egin eta zirkulazioan jartzea erabakitzen duena.

  • Errata-zuzenketa, honako honena: EIC/1337/2017 Agindua, abenduaren 18koa, EEEren zenbait zuzentarau aplikatzeko arauei buruzko ekainaren 6ko 2028/1986 Errege Dekretuaren I. eta II. eranskinak eguneratzen dituena; zuzentarau horiek ibilgailu automobil, atoi, erdi-atoi, motor, ziklomotor eta nekazaritzako ibilgailu moten nahiz ibilgailu horien zati eta pieza moten homologazioari buruzkoak dira.

  • Ebazpena, 2018ko otsailaren 2koa, Altxorraren Zuzendaritza Nagusiarena, honako honen 1. eranskina eguneratzen duena: Ebazpena, 2017ko uztailaren 4koa, Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiarena, Autonomia-erkidegoen eta toki-entitateen zorpetze-eragiketei eta eratorritakoei aplikatzekoa den finantza-zuhurtasunaren printzipioa definitzen duena.

AUZITEGI GORENA

  • Epaia, 2017ko abenduaren 20koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, zeinak zati batean baiesten baitu ekainaren 6ko 413/2014 Errege Dekretuaren aurka —energia-iturri berriztagarrietan, kogenerazioan eta hondakinetan oinarritutako energia elektrikoa ekoizteko jarduera arautzen duena— eta ekainaren 16ko IET/1045/2014 Aginduaren aurka —energia-iturri berriztagarrietan, kogenerazioan eta hondakinetan oinarritutako energia elektrikoa ekoizteko zenbait instalaziotan aplikagarriak diren instalazio-tipoen ordainketa-parametroak onartzen dituena— jarritako errekurtsoa, IT-01421 instalazio-tipoaren gaineko zehaztapenak deuseztatzen baititu eta errekurtsogileak IET/1045/2014 Aginduko ordainsari-parametro deuseztatuen aplikazioaren ondorioz kalte-ordainak jasotzeko duen eskubidea aitortzen baitu.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril