Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Asteazkena 14 de otsaila de 2018, Zk. 40

I. Xedapen orokorrak

GORTE NAGUSIAK

  • Ebazpena, 2018ko otsailaren 6koa, honako hau baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agindua ematen duena: 20/2017 Errege Lege Dekretua, abenduaren 29koa, Hainbat tributu-neurri eta gizarte-arloko presako beste neurri batzuk onartzen eta luzatzen dituena.

  • Ebazpena, 2018ko otsailaren 6koa, honako hau baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agindua ematen duena: 21/2017 Errege Lege Dekretua, abenduaren 29koa, Espainiako zuzenbidea Europar Batasuneko balore-merkatuari buruzko araudiaren arabera egokitzeko presako neurriena.

AUZITEGI KONSTITUZIONALA

  • 4362-2017 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Kataluniako Zerga Kodearen eta lehenengo, bigarren eta hirugarren liburuak —Generalitatearen Zerga Administrazioari buruzkoak— onartzeko abuztuaren 1eko 17/2017 Kataluniako Generalitatearen Legearen 5. artikuluaren aurkakoa, zenbait artikulu onartzen baitu.

  • 4403-2017 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Aragoiko Autonomia Erkidegoko Gizarte Zerbitzuen Sistema Publikoaren prestazio ekonomikoekin eta etxebizitza lortzearekin lotutako larrialdi-neurrien abenduaren 1eko 10/2016 Aragoiko Legearen honako hauen kontrakoa: 3. artikulua, 5. artikulua —1. apartatutik 4.era—, 20. eta 24. artikuluak, lehenengo xedapen gehigarriaren azken tartekia, bosgarren xedapen gehigarria eta bigarren xedapen iragankorra.

KANPO ARAZOETAKO ETA LANKIDETZAKO MINISTERIOA

OGASUNEKO ETA FUNTZIO PUBLIKOKO MINISTERIOA

  • Huts-zuzenketa, honako honena: 1010/2017 Errege Dekretua, abenduaren 1ekoa, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren egitura organikoa eta eginkizunak ezartzen dituen eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia partez aldatzen duen abenduaren 13ko 2583/1996 Errege Dekretua aldatzen duena.

  • Ebazpena, 2018ko otsailaren 9koa, Funtzio Publikoaren Estatu Idazkaritzak eta Aurrekontuen eta Gastuen Estatu Idazkaritzak batera hartutakoa, kalte-ordaina jasotzeko eskubidea sortzen duten zerbitzu-eginkizunei buruzko instrukzioak ematen dituena.

NEKAZARITZA, ARRANTZA, ELIKADURA ETA INGURUMEN MINISTERIOA

  • Huts-zuzenketa, honako honena: 727/2017 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, Ingeniari agronomoen elkargo ofizialen eta haien Kontseilu Nagusiaren estatutu orokorrak onartzen dituena.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril