Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Osteguna 19 de apirila de 2018, Zk. 95

I. Xedapen orokorrak

GORTE NAGUSIAK

  • Ebazpena, 2018ko apirilaren 12koa, Diputatuen Kongresuarena, honako hau baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agindua ematen duena: 1/2018 Errege Lege Dekretua, martxoaren 23koa, Toki-korporazioen superabita finantzen aldetik jasangarriak diren inbertsioetara bideratzeko aukera 2018ra luzatzen duena eta inbertsio horien eremu objektiboa aldatzen duena.

AUZITEGI KONSTITUZIONALA

  • 1393-2018 konstituzio-kontrakotasuneko barne-arazoa, ustez Espainiako Konstituzioaren 24.1 artikulua urratzen duen Lan Arloko Jurisdikzioa Arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legearen 188. artikuluaren 1. apartatuko 1. paragrafoa dela-eta aurkeztua.

DEFENTSA MINISTERIOA

  • DEF/396/2018 Agindua, apirilaren 11koa, «Esteban Terradas» Teknika Aeroespazialeko Institutu Nazionalaren Materiala Besterentzeko eta Likidatzeko Batzarraren prozedura-arauak sortzen eta onartzen dituena.

OGASUNEKO ETA FUNTZIO PUBLIKOKO MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2018ko apirilaren 11koa, Autonomia Erkidegoen eta Toki Erakundeen Finantzaketarako Idazkaritza Nagusiarena, 2016an egindako ahalegin fiskalarekin loturik toki-korporazioek eman behar duten informazioa eta ekonomia- eta ogasun-ordezkaritzek informazio horren gainean egin beharreko egiaztapena zehazten dituena.

ENPLEGUKO ETA GIZARTE SEGURANTZAKO MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2018ko apirilaren 11koa, Idazkariordetzarena, Ministro Kontseiluaren 2018ko apirilaren 6ko Erabakia argitaratzen duena; erabaki horrek Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Plan Estrategikoa onartzen du 2018-2020 aldirako.

  • Huts-zuzenketa, honako honena: Ebazpena, 2017ko martxoaren 7koa, Itsasoko Gizarte Institutuarena, Institutuaren probintzia-zuzendaritzen lurralde-eremua eta eskumen-eremua ezartzen dituena.

NEKAZARITZA, ARRANTZA, ELIKADURA ETA INGURUMEN MINISTERIOA

  • APM/397/2018 Agindua, apirilaren 9koa, zeinak zehazten baitu apar konposatua fabrikatzeko erabiltzen diren poliuretano-aparraren hondakinak noiz diren azpiproduktu Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen uztailaren 28ko 22/2011 Legearen arabera.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril