Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Astelehena 11 de ekaina de 2018, Zk. 141

I. Xedapen orokorrak

ESTATUKO BURUZAGITZA

KANPO ARAZOETAKO ETA LANKIDETZAKO MINISTERIOA

  • Indarrean jartzea Espainiako Erresumak eta Guyanako Errepublika Kooperatiboak pasaporte diplomatikoen titularrentzako bisatuak elkarri ezabatzeari buruzko akordioa; akordio hori Georgetownen egin zen 2017ko uztailaren 14an.

  • Gutun-trukea, Espainiako Erresumaren eta Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziaren artekoa (EANA), aktibitate txikiko hondakinen azken tratamenduaren arloan ikasitakoa biltzeari buruzko bilera teknikoa egiteko; gutun-trukea Vienan egin zen 2018ko martxoaren 29an eta maiatzaren 18an.

JUSTIZIA MINISTERIOA

  • Huts-zuzenketa, honako honena: JUS/319/2018 Agindua, martxoaren 21ekoa, Urteko kontuak argitaratzeko betebeharra duten subjektuek Merkataritza Erregistroan horiek aurkezteko erabili behar dituzten eredu berriak onartzen dituena.

OGASUNEKO ETA FUNTZIO PUBLIKOKO MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2018ko maiatzaren 30ekoa, Autonomia Erkidegoen eta Toki Entitateen Finantzaketarako Idazkaritza Nagusiarena, Ekonomia-jardueren gaineko zergaren kuotetan aplikatzen diren onura fiskalen ondorioz toki-entitateek bilketan galdutakoaren konpentsazioa bide telematikoen bidez eskatu eta kudeatzeko sistema gaitzen duena; onura fiskal horiek Kooperatiben Araubide Fiskalaren abenduaren 19ko 20/1990 Legean ezarritakoak dira.

  • Huts-zuzenketa, honako honena: Ebazpena, 2018ko maiatzaren 22koa, Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren Aduanen eta Zerga Berezien Sailarena, Europar Batasuneko estatuen artean eginiko ondasun-trukeei buruzko estatistikak lantzekoa (Intrastat sistema).

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril