HELIOS II-ren irudiak Europar Batasunaren eskura jartzeari buruz honako hauek egindako akordioa berresteko agiria: Frantziako Errepublikako Defentsako ministroak, Belgikako Erresumako Defentsako ministroak, Espainiako Erresumako Defentsako ministroak, Italiako Errepublikako Defentsako ministroak, Heleniar Errepublikako Defentsa Nazionaleko ministroak eta atzerriari eta segurtasunari buruzko politika bateraturako (ASPB) goi ordezkariak, Europar Batasuneko Kontseiluko idazkari nagusiak. Akordioa Bruselan egin zen, 2008ko azaroaren 10ean.
Hutsen zuzenketa, honako berresteko agiriarena: troposferako azidotzea, eutrofizazioa eta ozonoa murrizteari buruzko protokoloa berresteko agiria (mugaz gaindiko distantzia luzeko kutsadura atmosferikoaren gainean 1979an egindako Hitzarmenaren protokoloa). Protokoloa Goteborgen egin zen (Suedia), 1999ko azaroaren 30ean.
INT/529/2014 Agindua, martxoaren 28koa, hauteskunde-prozesuen arauketa osagarriari buruzko apirilaren 16ko 605/1999 Errege Dekretuaren eranskinak aldatzen dituena.
Ebazpena, 2014ko martxoaren 11koa, Garraio Idazkaritza Nagusiarena, Abiazio Zibilerako Segurtasun Plan Nazionalaren zati publikoaren eguneratzea onartzen duena.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril