Gutun-trukea, Espainiako Erresumaren eta Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziaren (EANA) artean Vienan egindakoa 2015eko urriaren 20an eta azaroaren 24an, zeinak Nazioarteko Administrazio Akordioa ekarri baitu. Akordioaren helburua da 2016ko otsailaren 29tik martxoaren 4ra nazioarteko lantegi bat antolatzea segurtasun fisiko nuklearraren kulturari buruz.
Ebazpena, 2015eko abenduaren 22koa, Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiarena, honako hau aldatzen duena: 2013ko ekainaren 25eko Ebazpena, Justizia Administrazioko langileen aldi baterako ezintasun kasuetarako ordainsariei buruzkoa, Justizia Ministerioak kudeatutako lurraldeari dagokionez.
Ebazpena, 2015eko abenduaren 22koa, Justizia Administrazioko Idazkaritza Nagusiarena, honako hau aldatzen duena: 2013ko ekainaren 25eko Ebazpena, Idazkari Judizialen Kidegoko kideen gertakizun arruntengatiko aldi baterako ezintasun kasuetarako ordainsariei buruzkoa.
HAP/2846/2015 Agindua, abenduaren 29koa, sektore publikoko kontratazioari begira, 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera kontratu mota batzuek eta besteek izango dituzten mugak argitaratzen dituena.
Ebazpena, 2015eko abenduaren 23koa, Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Unibertsitateko Estatu Idazkaritzarena, Bizitza Osasungarriaren Zigilua izeneko kalitate-bereizgarria emateko prozedura ezartzen duena.
Ebazpena, 2015eko abenduaren 23koa, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiarena, PD-17 xehetasun-protokoloa ("Garraio-sareetako gas balantzeari buruzko informazioa ematea") onartzen duena.
Ebazpena, 2015eko abenduaren 23koa, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiarena, PD-02 xehetasun-protokoloa ("Partiketarako prozedura garraioa-banaketa konexio-puntuetan eta banaketa-banaketa konexio-puntuetan") aldatzen duena.
Hutsen zuzenketa, honako honena: Ebazpena, 2015eko abenduaren 23koa, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiarena, energia-likidazioa egiteko asmoz kontsumo-profila eta kalkulu-metodoa onartzen dituena 2016. urterako; 4 motako eta 5 motako kontsumitzaileei aplikatuko zaie, baldin eta kontsumoaren ordukako erregistroa ez badute, betiere Sistema elektrikoa neurtzeko puntuen araudi bateratua onartzen duen abuztuaren 24ko 1110/2007 Errege Dekretuaren arabera.
ECC/2847/2015 Agindua, abenduaren 29koa, 2016an zehar eta 2017ko urtarrilean Estatu Zorra sortzea xedatzen duena eta Estatuko diruzaintza kudeatzeko eragiketak baimentzen dituena.
Ebazpena, 2015eko abenduaren 29koa, Kontuen Auzitegiko Lehendakaritzarena, 2015eko abenduaren 22ko osoko bilkuran hartutako erabakia argitaratzen duena. Erabaki horren bidez, Gorte Nagusietarako 2015eko abenduaren 20ko hauteskundeen kontabilitateak fiskalizatzearen inguruko instrukzioa onartu zen.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril