Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Ministerio de la Presidencia Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

BOEren euskarazko gehigarria: Asteazkena 20 de abendua de 2017, 308 Zk.

Sarrerako aurkibidea

I. Xedapen orokorrak

KANPO ARAZOETAKO ETA LANKIDETZAKO MINISTERIOA

  • Akordioa, 2017ko otsailaren 20koa, Kanarietako Astrofisika Institutuaren (IAC), Science and Technology Facilities Council-en (STFC) eta Nederlandese Organisatie voor Wetenschappelijk Onderzoek-en (NWO) artean William Herschel eta Isaac Newton teleskopioak zientifikoki ustiatzekoa.

HEZKUNTZA, KULTURA ETA KIROL MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2017ko abenduaren 14koa, Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Unibertsitateko Estatu Idazkaritzarena, Bizitza Osasungarriaren Zigilua izeneko kalitate-bereizgarria emateko prozedura ezartzen duena.

AUZITEGI GORENA

  • Epaia, 2017ko urriaren 25ekoa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, abenduaren 11ko IET/2660/2015 Aginduaren aurka jarritako errekurtsoa zati batean baiesten duena; haren VII. eranskinean xedatutako kalkulurako metodologiaren lehen puntuaren amaieran jaso den «eta beste aktiboak» tartekiaren deuseztasuna deklaratzen duena —Administrazioak, 4 hilabeteko epean, hori ordezten duen araudia onetsi beharko du—; eta errekurtsogileak deuseztatutako tartekiaren aplikazioaren ondorioz jasandako kalte-ordainak ordain dakizkion duen eskubidea aitortzen duena. Agindu horrek ibilgetuaren elementu bakoitzeko inbertsioaren, eragiketen eta mantentze-lanen erreferentziazko unitateko balioak eta instalazio tipoak eta araututako beste zeregin batzuen ordainsarien unitateko balioak onartzen ditu, zeinak erabiliko baitira energia elektrikoa banatzen duten enpresen ordainsaria kalkulatzeko, eta hazkunde begetatiboaren definizioa nahiz potentziaren igoera nabarmenarena eta lokalak erabili eta erreserbatzeagatiko konpentsazioak ezartzen ditu.

  • Epaia, 2017ko azaroaren 6koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, Diplomazia Karreraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 25eko 638/2015 Errege Dekretuaren aurka jarritako errekurtsoa baiesten duena eta errege-dekretua deuseztatzen duena.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril