Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Ministerio de la Presidencia Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

BOEren euskarazko gehigarria: Osteguna 21 de abendua de 2017, 309 Zk.

Sarrerako aurkibidea

I. Xedapen orokorrak

GOBERNUKO LEHENDAKARITZA

AUZITEGI KONSTITUZIONALA

  • 3720-2017 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Andaluziako Autonomia Erkidegoaren 2017rako Aurrekontuen abenduaren 27ko 10/2016 Legearen 13.2 artikuluaren bigarren paragrafoaren eta 36.1 artikuluaren aurkakoa, eta, loturagatik, 36. artikuluaren gainerako zenbakien aurkakoa, bakarrik Estatuko tributuen aurrerakin-erregimenaren arauketari eragiten dion zatiari dagokionez.

  • 5332-2017 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Merkataritzaren, Zerbitzuen eta Azoken abuztuaren 1eko 18/2017 Kataluniako Legearen 8.3, 20.6, 36.2 b), 37.1 j) eta k), 37.2, 38.5, 38.6, 69 eta 72.1 b) artikuluen eta lehenengo xedapen iragankorraren aurkakoa.

  • 5659-2017 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Extremadurako Etxebizitzaren Gizarte Larrialdiaren otsailaren 17ko 2/2017 Extremadurako Biltzarraren Legearen zenbait manuren aurkakoa.

  • 5051-2017 konstituzio-kontrakotasuneko arazoa, Etxebizitzak alokatzeko merkatua malgutzeko eta sustatzeko neurriei buruzko ekainaren 4ko 4/2013 Legearen bigarren xedapen gehigarriaren b) letra dela-eta aurkeztua.

  • 5228-2017 konstituzio-kontrakotasuneko arazoa, Aragoiko Jarduera Publikoaren Gardentasunaren eta Herritarren Parte-hartzearen martxoaren 25eko 8/2015 Legearen 31.2 artikulua dela-eta aurkeztua.

  • 5448-2017 konstituzio-kontrakotasuneko arazoa, ustez Espainiako Konstituzioaren 14. eta 31.1 artikuluak urratzen dituen Lagatako Tributuen Arloko Neurrien abenduaren 4ko 9/2008 Gaztela-Mantxako Legearen 9.a) artikulua dela-eta aurkeztua.

  • 5534-2017 konstituzio-kontrakotasuneko arazoa, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea aldatzen duen apirilaren 7ko 6/2014 Legea dela-eta aurkeztua.

KANPO ARAZOETAKO ETA LANKIDETZAKO MINISTERIOA

OGASUNEKO ETA FUNTZIO PUBLIKOKO MINISTERIOA

  • HFP/1247/2017 Agindua, abenduaren 20koa, zeinaren bidez aldatu egiten baitira abenduaren 23ko HAC/3625/2003 Agindua —309 eredua onartzen duena, balio erantsiaren gaineko zergaren aitorpen-likidazio ez aldizkakoarena—, abenduaren 13ko EHA/3695/2007 Agindua —pertsona fisikoek erabil dezaketen 030 eredua onartzen duena, zergapekoen zentsuko altari, helbide-aldaketari eta datu pertsonalen aldaketari buruzko zentsu-aitorpenarena eta eredua aurkezteko lekua eta modua ezartzen dituena— eta beste zerga-arau batzuk.

NEKAZARITZA, ARRANTZA, ELIKADURA ETA INGURUMEN MINISTERIOA

  • Huts-zuzenketa, honako honena: 1035/2017 Errege Dekretua, abenduaren 15ekoa, Arrantza-ontzien egoitza-portuak ezartzea eta aldatzea arautzen duena eta Arrantza sektorea antolatzeari eta Arrantzaren Europako Funtsera egokitzeari buruzko urriaren 9ko 1549/2009 Errege Dekretua aldatzen duena.

LEHENDAKARITZAKO ETA LURRALDE ADMINISTRAZIOETARAKO MINISTERIOA

  • PRA/1248/2017 Agindua, abenduaren 18koa, Kataluniako Autonomia Erkidegoan tributuak eta gizarte-kotizazioak izapidetzearen arloko erabaki jakin batzuk ondorerik gabe uzten dituen Ministro Kontseiluaren Erabakia argitaratzen duena.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril