Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Ministerio de la Presidencia Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

BOEren euskarazko gehigarria: Larunbata 23 de abendua de 2017, 311 Zk.

Sarrerako aurkibidea

I. Xedapen orokorrak

OGASUNEKO ETA FUNTZIO PUBLIKOKO MINISTERIOA

  • 1040/2017 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, uztailaren 25eko 635/2014 Errege Dekretua aldatzen duena. Uztailaren 25eko errege-dekretu horrek administrazio publikoen hornitzaileei ordaintzeko batez besteko aldia kalkulatzeko metodologia, bai eta apirilaren 27ko aurrekontu egonkortasunaren eta finantza iraunkortasunaren 2/2012 Lege Organikoan aurreikusitako finantzaketa-araubideen baliabideak atxikitzeko baldintzak eta prozedurak ere garatzen ditu.

  • HFP/1271/2017 Agindua, abenduaren 21ekoa, abenduaren 17ko EHA/3316/2010 Agindua eta azaroaren 6ko EHA/3290/2008 Agindua aldatzen dituena. Abenduaren 17ko aginduaren bidez ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren 210, 211 eta 213 autolikidazio-ereduak —establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errentak, establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrei ondasun higiezinak eskuratzean aplikatutako atxikipena eta entitate ez-egoiliarren ondasun higiezinen gaineko karga berezia deklaratzeko erabili beharrekoak— onartu eta eredu horien baldintza orokorrak eta horiek aurkezteko prozedura, bai eta ez-egoiliarren tributazioaren inguruko beste erreferentzia-arau batzuk ere, ezarri ziren; azaroaren 6ko aginduaren bidez, berriz, 216 eredua — Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errentak. Atxikipenak eta konturako sarrerak. Sarreraren deklarazio-agiria— eta 296 eredua —Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrak. Atxikipenen eta konturako sarreren urteko deklarazioa—onartu ziren.

  • Ebazpena, 2017ko abenduaren 22koa, Tabako Merkaturako Ordezkaritzaren Lehendakaritzarena, Penintsulako eta Balear Uharteetako tabako- eta tinbre-saltokietarako zenbait tabako-laboreren publikoarentzako salmenta-prezioak argitaratzen dituena.

HEZKUNTZA, KULTURA ETA KIROL MINISTERIOA

  • 1041/2017 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, Egiaztapenaren ondoreetarako oinarrizko mailaren gutxieneko eskakizunak finkatzen eta Hezkuntzaren maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak arautzen duen araubide bereziko hizkuntza ikasketen B1 (tartekoa), B2 (tartekoa), C1 (aurreratua) eta C2 (aurreratua) mailen oinarrizko curriculuma eta zenbait ikasketa planetan araututako araubide bereziko hizkuntza-ikasketen eta errege-dekretu honetakoen arteko baliokidetzak ezartzen dituena.

NEKAZARITZA, ARRANTZA, ELIKADURA ETA INGURUMEN MINISTERIOA

  • 1042/2017 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, Errekuntza instalazio ertainetatik atmosferara zenbait agente kutsatzaileen isurtzea mugatzeari buruzkoa, eta Airearen kalitatearen eta atmosferaren babesaren azaroaren 15eko 34/2007 Legearen IV. eranskina eguneratzeari buruzkoa.

VALENTZIAKO ERKIDEGOA

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril