Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Ministerio de la Presidencia Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

BOEren euskarazko gehigarria: Larunbata 30 de abendua de 2017, 317 Zk.

Sarrerako aurkibidea

I. Xedapen orokorrak

ESTATUKO BURUZAGITZA

  • 20/2017 Errege Lege Dekretua, abenduaren 29koa, Hainbat tributu-neurri eta gizarte-arloko presako beste neurri batzuk luzatzen eta onartzen dituena.

  • 21/2017 Errege Lege Dekretua, abenduaren 29koa, Espainiako zuzenbidea Europar Batasuneko balore-merkatuari buruzko araudiaren arabera egokitzeko presako neurriena.

OGASUNEKO ETA FUNTZIO PUBLIKOKO MINISTERIOA

  • 1070/2017 Errege Dekretua, abenduaren 29koa, honako hauek aldatzen dituena: Tributu-kudeaketa eta -ikuskaritzako jardun eta prozedurei buruzko eta tributuen aplikaziorako prozeduretako arau erkideak garatzeko Erregelamendu Orokorra —uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuak onartua— eta Zergadunen Defentsarako Kontseilua Arautzen duen azaroaren 13ko 1676/2009 Errege Dekretua.

  • 1071/2017 Errege Dekretua, abenduaren 29koa, Diru Bilketako Erregelamendu Orokorra —uztailaren 29ko 939/2005 Errege Dekretuak onartua— aldatzen duena.

  • 1072/2017 Errege Dekretua, abenduaren 29koa, Tributuen Zehapen Araubidearen Erregelamendu Orokorra —urriaren 15eko 2063/2004 Errege Dekretuak onartua— aldatzen duena.

  • 1073/2017 Errege Dekretua, abenduaren 29koa, abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Lege Orokorra garatzeko Erregelamendu Orokorra —maiatzaren 13ko 520/2005 Errege Dekretuak onartua— aldatzen duena, administrazio-bideko berrikuspenari dagokionez.

  • 1074/2017 Errege Dekretua, abenduaren 29koa, honako hauek aldatzen dituena: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua —martxoaren 30eko 439/2007 Errege Dekretuak onartua—; Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua —uztailaren 10eko 634/2015 Errege Dekretuak onartua—, eta Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren Erregelamendua —azaroaren 8ko 1629/1991 Errege Dekretuak onartua—.

  • 1075/2017 Errege Dekretua, abenduaren 29koa, honako hauek aldatzen dituena: Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamendua —abenduaren 29ko 1624/1992 Errege Dekretuak onartua—; Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren Erregelamendua —maiatzaren 29ko 828/1995 Errege Dekretuak onartua—; Zerga Berezien Erregelamendua —uztailaren 7ko 1165/1995 Errege Dekretuak onartua—; Berotegi Efektuko Gas Fluordunen gaineko Zergaren Erregelamendua —abenduaren 27ko 1042/2013 Errege Dekretuak onartua—; Fakturazio Betebeharrak Arautzeko Erregelamendua —azaroaren 30eko 1619/2012 Errege Dekretuak onartua—; Araubide Diplomatiko eta Kontsularreko eta Nazioarteko Organismoen Araubideko Frankizia eta Salbuespenei buruzko eta Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra —abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuak onartua— aldatzeari buruzko abenduaren 29ko 3485/2000 Errege Dekretua, eta Tributu-kudeaketa eta -ikuskaritzako jardun eta prozedurei buruzko eta tributuen aplikaziorako prozeduretako arau erkideak garatzeko Erregelamendu Orokorra onartzen duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretua.

  • HFP/1307/2017 Agindua, abenduaren 29koa, honako hauek aldatzen dituena: EHA/1274/2007 Agindua, apirilaren 26koa, 036 eredua —enpresari, profesional eta atxikitzaileen erroldako alta, aldaketa eta bajako errolda-aitorpenari buruzkoa— eta 037 eredua —enpresari, profesional eta atxikitzaileen erroldako alta, aldaketa eta bajako errolda-aitorpen erraztuari buruzkoa—; EHA/3434/2007 Agindua, azaroaren 23koa, 322 eredua —hileko autolikidazioaren banakako ereduari buruzkoa— eta 353 eredua —hileko autolikidazioaren eredu erantsiari buruzkoa— onartzen dituena; eta EHA/3786/2008 Agindua, abenduaren 29koa, 303 eredua —balio erantsiaren gaineko zergaren autolikidazioari buruzkoa— onartzen duena.

  • HFP/1308/2017 Agindua, abenduaren 29koa, honako hauek aldatzen dituena: EHA/3514/2009 Agindua, abenduaren 29koa, 181 eredua —maileguen, kredituen eta ondasun higiezinekin zerikusia duten finantza-eragiketen informazio-aitorpenari buruzkoa— onartzen duena; HAP/1608/2014 Agindua, irailaren 4koa, 187 eredua —inbertsio kolektiboko erakundeen kapitalaren edo ondarearen akzio edo partaidetza adierazgarrien informazio-aitorpenari buruzkoa— onartzen duena; 1999ko azaroaren 17ko Agindua, 128 eredua —sarreraren aitorpen-agiriari buruzkoa— eta 188 eredua —establezimendu iraunkorren urteko laburpenari buruzkoa, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren, sozietateen gaineko zergaren eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren konturako atxikipen eta sarrerena, kapitalizazio-eragiketetatik eta bizitza- edo baliaezintasun-aseguruen kontratuetatik sortutako errenten edo kapital higigarriaren errendimenduekin lotuak— onartzen dituena; EHA/3377/2011 Agindua, abenduaren 1ekoa, 193 eredua —establezimendu iraunkorren urteko laburpenari buruzkoa, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergako kapital higigarriaren zenbait errendimenduren konturako eta sozietateen gaineko zergaren eta ez-egoiliarren gaineko errentaren gaineko zergaren zenbait errentaren konturako atxikipen eta sarrerena— onartzen duena; EHA/3895/2004 Agindua, azaroaren 23koa, 198 eredua —finantza-aktiboekin eta beste balore higigarri batzuekin egindako eragiketen urteko aitorpenari buruzkoa— onartzen duena; eta HAP/1695/2016 Agindua, urriaren 25ekoa, 289 eredua —elkarren laguntzaren eremuko finantza-kontuen urteko informazio-aitorpenari buruzkoa— onartzen duena eta beste tributu-arau batzuk aldatzen dituena.

  • Ebazpena, 2017ko abenduaren 29koa, Tabako Merkaturako Ordezkaritzaren Lehendakaritzarena, Monopolioaren eremuko tabako- eta tinbre-saltokietarako zenbait tabako-laboreren publikoarentzako salmenta-prezioak argitaratzen dituena.

SUSTAPEN MINISTERIOA

  • 1076/2017 Errege Dekretua, abenduaren 29koa, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduari —irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak onartutako erregelamendua— arau osagarriak ezartzen dizkiona, ibilgailuak gidari eta guzti alokatzeko baimenak ustiatzeari dagokionez.

ENPLEGUKO ETA GIZARTE SEGURANTZAKO MINISTERIOA

  • 1077/2017 Errege Dekretua, abenduaren 29koa, 2018rako lanbide arteko gutxieneko soldata finkatzen duena.

  • ESS/1309/2017 Agindua, abenduaren 28koa, Jatorrian egitekoak diren 2012rako kontratazioen kudeaketa kolektiboa arautzen duen urtarrilaren 5eko ESS/1/2012 Aginduaren indarraldia luzatzen duena.

  • ESS/1310/2017 Agindua, abenduaren 28koa, Gizarte Segurantzako Norberaren Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Araubide Berezia aplikatzeko eta garatzeko arauak eman zituen 1970eko irailaren 24ko Agindua aldatzen duena.

  • Ebazpena, 2017ko abenduaren 4koa, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiarena, Bartzelonako, Ciudad Realgo, Madrilgo eta Valentziako probintzia-zuzendaritzetako Gizarte Segurantzako nahitaezko diru-bilketako zenbait atalen lurralde-eremua aldatzen duena.

ENERGIA, TURISMO ETA AGENDA DIGITALEKO MINISTERIOA

LEHENDAKARITZAKO ETA LURRALDE ADMINISTRAZIOETARAKO MINISTERIOA

  • 1078/2017 Errege Dekretua, abenduaren 29koa, honako hauek aldatzen dituena: Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamendua —otsailaren 4ko 138/2000 Errege Dekretuak onartua— eta Gizarte-arloko arau-hausteen ondoriozko zehapenak ezartzeko prozedurei buruzko eta Gizarte Segurantzako kuotak likidatzeko espedienteei buruzko Erregelamendu Orokorra —maiatzaren 14ko 928/1998 Errege Dekretuak onartua—.

  • 1079/2017 Errege Dekretua, abenduaren 29koa, 2018ko ekitaldirako klase pasiboetako pentsioen, Gizarte Segurantzako sistemako pentsioen eta beste prestazio sozial publiko batzuen errebalorizazioari buruzkoa.

  • 1080/2017 Errege Dekretua, abenduaren 29koa, Defentsako Etxebizitza, Azpiegitura eta Ekipamendu Institutua organismo autonomoaren Estatutua onartzen duena.

EKONOMIA, INDUSTRIA ETA LEHIAKORTASUN MINISTERIOA

  • Huts-zuzenketa, honako honena: EIC/1300/2017 Agindua, 2017ko abenduaren 27koa, 2018an zehar eta 2019ko urtarrilean Estatu Zorra sortzea xedatzen duena eta Estatuko diruzaintza kudeatzeko eragiketak baimentzen dituena.

OSASUNEKO, GIZARTE ZERBITZUETAKO ETA BERDINTASUNEKO MINISTERIOA

  • 1082/2017 Errege Dekretua, abenduaren 29koa, Autonomia eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemaren onuradunei bermatu behar zaien gutxieneko babes-maila zehazten duena.

  • 1083/2017 Errege Dekretua, abenduaren 29koa, «In vitro» diagnostikoa egiteko osasun-produktuei buruzko irailaren 29ko 1662/2000 Errege Dekretua aldatzen duena, GIBa detektatzeko autodiagnostikoko produktuen publikoarentzako salmenta eta publizitatea arautze aldera.

  • SSI/1312/2017 Agindua, abenduaren 19koa, honako honen hutsak zuzentzen dituena: SSI/1157/2017 Agindua, azaroaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalean sendagaien erreferentzia-prezioen sistema eguneratzen duena 2017an.

AUZITEGI GORENA

  • Epaia, 2017ko abenduaren 4koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, abenduaren 17ko IET/2735/2015 Aginduaren aurka jarritako errekurtsoa partzialki baiesten duena —agindu horrek energia elektrikoaren 2016ko sarrera-sariak ezartzen ditu eta energia-iturri berriztagarrien, kogenerazioaren eta hondakinen bidez energia elektrikoa produzitzeko instalazioen ordainketa-parametroak eta zenbait instalazio-tipo onartzen ditu— eta aginduaren 5. eta 8. artikuluak deuseztatzen dituena —bosgarrena deuseztatzen du alderdi errekurtsogileari 2013ko defizitaren finantzaketan dagokion 2016rako partida ezartzeagatik, eta zortzigarrena, berriz, 2013. urtean sarean izandako galerei lotuta errekurtsogileak duen 2015eko ordainsarien galera-murrizketaren zigorra edo pizgarria ezartzeagatik—.

ASTURIASKO PRINTZERRIKO AUTONOMIA ERKIDEGOA

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril