Zuzenketak, Ontziek eragindako kutsadura prebenitzeko 1973ko nazioarteko MARPOL hitzarmenaren II. eranskinari eginak MEPC.270(69) Ebazpenaren bidez (1973ko hitzarmen hori 1978ko protokoloaren bidez aldatu zen).
Ebazpena, 2017ko abenduaren 26koa, Estatuko Administrazioaren Kontu-hartzailetza Nagusiak eta Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiak batera emana, zeinak ezartzen baitu Ekonomia eta Ogasun ordezkaritzek zer kasutan egingo dituzten 069 sarrera-agiriak, ekainaren 29ko PRE/1064/2016 Aginduaren seigarren artikulua aplikatuz —agindu horrek Diru Bilketako Erregelamendu Orokorra, uztailaren 29ko 939/2005 Errege Dekretu bidez onartua, zati batean garatzen du, Estatuaren Administrazio Orokorraren titulartasuneko baliabideak, tributuez eta aduanakoez bestelakoak, erakunde laguntzaileen bidez biltzeko prozedurari dagokionez—.
Ebazpena, 2017ko abenduaren 26koa, Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiak eta Estatuko Administrazioaren Kontu-hartzailetza Nagusiak batera emana, zeinak ezartzen baititu zordunak atzerrian bizi diren kasuetan tributuez eta aduanakoez bestelako baliabide batzuk sartzeko moduaren berezitasunak.
Ebazpena, 2017ko abenduaren 26koa, Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiak eta Estatuko Administrazioaren Kontu-hartzailetza Nagusiak batera emana, zeinak 060 eta 069 ereduak betetzeko jarraibideak ematen baititu, ordaintzeko betebeharra duenak identifikazio fiskaleko zenbakirik (IFZ) edo atzerritarren identifikazio-zenbakirik (AIZ) ez duen kasuetarako.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril