Ebazpena, 2018ko apirilaren 9koa, Hezkuntzako, Lanbide Heziketako eta Unibertsitateetako Estatu Idazkaritzarena, 2018ko martxoaren 23ko Ebazpenean atzemandako hutsak zuzentzen dituena; azken ebazpen horren bidez, Batxilergoko lehenengo maila baliozkotzeko egiaztagutunetan eta atzerriko tituluak Espainiako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko gradudun tituluekin homologatzeko egiaztagutunetan agertu behar duen amaierako kalifikazioa kalkulatzeko jarraibideak ezarri ziren.
Ebazpena, 2018ko apirilaren 6koa, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiarena, Kanalizazio bidezko petrolio-gas likidotuen salmenta-prezio berriak —zergak aplikatu aurrekoak— argitaratzen dituena.
209/2018 Errege Dekretua, apirilaren 6koa, Kataluniako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Azpiegituren Sektoreko Lurralde Plana (PINFRECAT20) onartzen duena.
210/2018 Errege Dekretua, apirilaren 6koa, Kataluniako Hondakinen eta Baliabideen Kudeaketa eta Prebentzio Programa (PRECAT20) onartzen duena.
Ebazpena, 2018ko martxoaren 28koa, Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiarena, zeinak onartzen baititu Aseguruen Konpentsazio Partzuergoaren aldeko errekarguak —aseguratuek nahitaez ordaindu beharreko aparteko arriskuen aseguruen arlokoak—, aseguru arrunten polizetan erantsi beharreko estaldura-klausula eta aseguru-entitateek aparteko arriskuen estaldura-erregimenean sartuta dauden polizei buruz eman beharreko informazioa.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril