Espainiako Erresumaren eta Marokoko Erresumaren arteko elkarketa estrategikoaren hitzarmena eta haren artikulu batzuen interpretaziorako hitzezko agiri-trukea indarrean jartzea; hitzarmen hori garapenaren eta kultur, hezkuntza eta kirol lankidetzaren arlokoa da, Rabaten "ad referendum" egina 2012ko urriaren 3an.
Ebazpena, 2018ko uztailaren 31koa, Garraioko Idazkaritza Nagusiarena, Ministro Kontseiluaren 2018ko uztailaren 27ko Erabakia argitaratzen duena. Erabaki horren bidez, Menorca-Madril aire-ibilbiderako zerbitzu publikoko betebeharrak ezartzen dira.
861/2018 Errege Dekretua, uztailaren 13koa, Oliba-olioaren eta mahaiko oliben sektoreetan derrigorrezko diren aitorpenen arloko oinarrizko araudia ezartzen duena eta Mahasgintzako Ekoizpen Ahalmena Arautzen duen uztailaren 28ko 772/2017 Errege Dekretua aldatzen duena.
902/2018 Errege Dekretua, uztailaren 20koa, honako hauek aldatzen dituena: 140/2003 Errege Dekretua, otsailaren 7koa, Giza kontsumorako uren kalitatearekin loturiko osasun irizpideak ezartzen dituena; 1798/2010 Errege Dekretuak eta 1799/2010 Errege Dekretuak xedatzen dituzten analisi-metodoen gaineko espezifikazioak. Abenduaren 30eko 1798/2010 Errege Dekretuak giza kontsumorako ontziratutako ur mineral naturalen eta iturburuko uren ustiapena eta merkaturatzea arautzen ditu, abenduaren 30eko 1799/2010 Errege Dekretuak, berriz, giza kontsumorako prestatutako eta ontziratutako uren lantze prozesua eta merkaturatzea.
951/2018 Errege Dekretua, uztailaren 27koa, Familia-errenta eta -ondarearen atalaseak eta ikasketetarako beken eta laguntzen zenbatekoak ezartzen dituena 2018-2019 ikasturterako, eta Ikasteko beka eta laguntza pertsonalizatuen araubidea ezartzen duen abenduaren 21eko 1721/2007 Errege Dekretua aldatzen duena.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril