Huts-zuzenketa, Luxenburgon 2008ko ekainaren 16an Europako Erkidegoek eta haien estatuek batetik eta Bosnia-Herzegovinak bestetik egindako Egonkortasun eta Elkartze Akordioa Berresteko Agiriarena.
JUS/1185/2018 Agindua, azaroaren 2koa, Ministro Kontseiluaren 2018ko azaroaren 2ko Erabakia argitaratzen duena. Erabaki horren bidez, 2018rako Estatuaren Aurrekontu Orokorretan azaltzen den kreditua –bake-epaitegien funtzionamendu-gastuak diruz laguntzekoa– banatzeko modulua finkatzen da.
APA/1186/2018 Agindua, azaroaren 14koa, arrantzarako debekuen eta mugen alorrean abuztuaren 2ko 629/2013 Errege Dekretua aldatzen duena haren azken xedapenetako bigarrenean jasotako gaikuntza baliatuz. Errege-dekretu horrek koral gorriaren arrantza, haren lehenbiziko salmenta eta hura arrantzatzeko baimenak eskuratzeko prozedura arautzen ditu.
PCI/1187/2018 Agindua, azaroaren 7koa, honako hau aldatzen duena: ekainaren 29ko PRE/1064/2016 Agindua, zeinak zati batean garatzen baitu Diru Bilketako Erregelamendu Orokorra –uztailaren 29ko 939/2005 Errege Dekretuaren bidez onartua– Estatuko Administrazio Orokorraren titulartasuneko baliabide zergaz eta aduanaz kanpokoak erakunde laguntzaileen bidez biltzeko prozedurari dagokionez.
PCI/1188/2018 Agindua, azaroaren 15ekoa, portu-eremuan itsas babeseko araudia betetzeko ikuskatze-sistema ezartzekoa.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril