APA/385/2019 Agindua, apirilaren 2koa, honako hau aldatzen duena: AAA/1424/2015 Agindua, uztailaren 14koa, Mihi urdina dela-eta berariazko babes-neurriak ezartzen dituena.
PCI/386/2019 Agindua, apirilaren 2koa, Aparteko interes publikoko "Expo Dubai 2020" gertaerari laguntzeko programa gauzatzeaz arduratuko den administrazio-organoa sortzen duena.
165/2019 Errege Dekretua, martxoaren 22koa, Nazioarteko Adopzioaren Erregelamendua onartzen duena.
SCB/387/2019 Agindua, martxoaren 25ekoa, honako honen I. eranskinean substantzia berriak sartzen dituena: 2829/1977 Errege Dekretua, urriaren 6koa, Substantzia eta prestakin sendagarri psikotropikoak eta haien fabrikazioaren, banaketaren, preskripzioaren eta dispentsazioaren fiskalizazioa eta ikuskapena arautzen dituena.
Ebazpena, 2019ko martxoaren 29koa, Kontuen Auzitegiko Lehendakaritzarena, 2019ko martxoaren 28ko osoko bilkuran hartutako erabakia argitaratzen duena. Erabaki horren bidez, toki-entitateetarako, autonomia-erkidegoetarako eta Europarako 2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeen kontabilitateak fiskalizatzearen inguruko jarraibidea onartu zen.
Ebazpena, 2019ko martxoaren 29koa, Kontuen Auzitegiko Lehendakaritzarena, 2019ko martxoaren 28ko osoko bilkuran hartutako erabakia argitaratzen duena. Erabaki horren bidez, Gorte Nagusietarako 2019ko apirilaren 28ko hauteskundeen kontabilitateak fiskalizatzearen inguruko jarraibidea onartu zen.
2/2019 Zirkularra, martxoaren 29koa, Espainiako Bankuarena, Komisioei buruzko Informazio Agiriaren, Komisioen Egoera Orriaren eta ordainketa-kontuen konparazioa egiteko webguneen betekizunei buruzkoa dena eta ekainaren 27ko 5/2012 Zirkularra aldatzen duena; 2012ko zirkularra kreditu-erakundeei eta ordainketa-zerbitzuen hornitzaileei zuzendua dago, eta banku-zerbitzuen gardentasunari eta maileguak ematean izan beharreko erantzukizunari buruzkoa da.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril