Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Larunbata 18 de maiatza de 2019, Zk. 119

I. Xedapen orokorrak

OGASUN MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2019ko maiatzaren 17koa, Tabako Merkaturako Ordezkaritzaren Lehendakariarena, Monopolioaren eremuko tabako- eta tinbre-saltokietarako zenbait tabako-laboreren publikoarentzako salmenta-prezioak argitaratzen dituena.

NEKAZARITZA, ARRANTZA ETA ELIKADURA MINISTERIOA

  • 347/2019 Errege Dekretua, maiatzaren 17koa, Landa-eremuko profesionalei zuzenduriko eskualde anitzeko prestakuntza-programak gauzatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dituena.

PRESIDENTETZAKO, GORTEEKIKO HARREMANETAKO ETA BERDINTASUNEKO MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2019ko maiatzaren 16koa, Idazkariordearena, zeinaz argitaratzen baita Estatistitako Institutu Nazionalaren presidentearen eta Autonomia Erkidegoekiko eta Toki Entitateekiko Lankidetzarako zuzendari nagusiaren 2019ko maiatzaren 9ko Ebazpena. Maiatzaren 9ko ebazpen horren bidez, udalei udal-erroldaren kudeaketari buruzko jarraibide teknikoak emateko 2015eko urtarrilaren 30ekoa aldatu zen epai bat betearazteko.

AUZITEGI GORENA

  • Epaia, 2019ko martxoaren 14koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, zeinaz partzialki baiesten baita 1/4482/2016 errekurtsoa, urtarrilaren 8ko 1/2016 Errege Dekretuko V. eranskinaren kontra jarria (Tajoko demarkazio hidrografikoko plan hidrologikoaren xedapen arauemaileak); errege-dekretu horren bidez, Kantauri mendebaldeko, Guadalquivirreko, Ceutako, Melillako, Segurako eta Jucarreko demarkazio hidrografikoen eta Kantauri ekialdeko, Miño-Sileko, Dueroko, Tajoko, Guadianako eta Ebroko demarkazio hidrografikoen alderdi espainiarraren plan hidrologikoak berrikustea onartu zen.

  • Epaia, 2019ko martxoaren 25ekoa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, zeinaz baiesten baita 4495/2016 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Galizia-Kostako, Andaluziako Arro Mediterraneoetako, Guadalete eta Barbateko eta Tinto, Odiel eta Piedrasko demarkazio hidrografikoen plan hidrologikoak onartzen dituen urtarrilaren 8ko 11/2016 Errege Dekretuaren kontra jarria Andaluziako Arro Mediterraneoetako demarkazio hidrografikoaren plan hidrologikoari dagokionez, eta Andaluziako Juntako Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Sailaren 2016ko otsailaren 3ko Agindura zabaldua; agindu horren bidez, Andaluziako Mediterraneoetako Arroko Plan Hidrologikoaren arauzko-xedapenak argitaratzea xedatu zen, eta epaiaz baliogabe aitortzen dira xedapen horiek.

  • Epaia, 2019ko apirilaren 11koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, zeinaz 1/4450/2016 errekurtsoa baiesten baita; errekurtso hori Galizia-Kostako, Andaluziako Arro Mediterraneoetako, Guadalete eta Barbateko eta Tinto, Odiel eta Piedrasko demarkazio hidrografikoen plan hidrologikoak onartzen dituen urtarrilaren 8ko 11/2016 Errege Dekretuaren aurka –Andaluziako Arro Mediterraneoetako demarkazio hidrografikoaren plan hidrologikoari dagokionez– eta Andaluziako barne-arroen uholde arriskuaren kudeaketa planak –Tinto, Odiel eta Piedrasko, Guadalete eta Barbateko eta Andaluziako Arro Mediterraneoetako demarkazio hidrografikoak– onartzen dituen urtarrilaren 15eko 21/2016 Errege Dekretuaren aurka aurkeztu zen –Andaluziako Arro Mediterraneoetako demarkazio hidrografikoan Uholde Arriskuaren Kudeaketa Planari dagokionez–, eta Andaluziako Juntako Ingurumeneko eta Lurralde Antolamenduko Sailaren 2016ko otsailaren 23ko eta apirilaren 21eko aginduetara zabaldu.

  • Autoa, 2019ko apirilaren 24koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, 2019ko martxoaren 25eko epaian atzemandako akats maleriala –izenburuan, lehenengo aurrekarian eta epaitzan atzemandakoa– zuzentzen duena; 4495/2016 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan emandako epaia da hori, eta «[...] Cuentas Mediterráneas Andaluzas» dioen lekuan «[...] Cuencas Mediterráneas Andaluzas» esan behar du.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril