Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Ostirala 24 de maiatza de 2019, Zk. 124

I. Xedapen orokorrak

JUSTIZIA MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2019ko maiatzaren 22koa, Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiarena, Urteko kontu kontsolidatuak argitaratzeko betebeharra duten subjektuek Merkataritza Erregistroan horiek aurkezteko erabili behar duten eredu berria onartzen duena.

  • Ebazpena, 2019ko maiatzaren 22koa, Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiarena, martxoaren 21eko JUS/319/2018 Aginduaren I., II. eta III. eranskinak aldatzen dituena. Agindu horren bidez, urteko kontuak argitaratzeko betebeharra duten subjektuek Merkataritza Erregistroan horiek aurkezteko erabili behar dituzten eredu berriak onartu ziren.

AUZITEGI GORENA

  • Epaia, 2019ko martxoaren 11koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, zeinaren bidez partzialki baiesten baita urtarrilaren 8ko 1/2016 Errege Dekretuaren kontra eta Ingurumen-adierazpen estrategikoa formulatzen duen Ingurumeneko Estatu Idazkaritzaren 2015eko irailaren 7ko Ebazpenaren kontra aurkeztutako 4351/2016 administrazioarekiko-auzi errekurtsoa eta deusez deklaratzen baitira errege-dekretu horretan jasotako Tajoko Plan Hidrologikoaren 9. artikulua, 1, 3, 5, 6 eta 7 apartatuak, –4.1, 4.2 eta 4.3 gehigarriei dagokienez– eta 10.2 artikulua –«ez dira exijitzekoak izango plan honen indarraldian» dioen tartekiari dagokionez–; errege-dekretu horren bidez, Kantauri Mendebaldeko, Guadalquivirreko, Ceutako, Melillako, Segurako eta Jucarreko demarkazio hidrografikoen eta Kantauri Ekialdeko, Miño-Sileko, Dueroko, Tajoko, Guadianako eta Ebroko demarkazio hidrografikoen alderdi espainiarraren plan hidrologikoak berrikustea onartu zen.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril