Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Ostirala 21 de ekaina de 2019, Zk. 148

I. Xedapen orokorrak

KULTURA ETA KIROL MINISTERIOA

AUZITEGI GORENA

  • Epaia, 2019ko apirilaren 2koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, zeinaren bidez zati batean baiesten baita 1/4400/2016 errekurtsoa, urtarrilaren 8ko 1/2016 Errege Dekretuaren kontra jarria, eta artikulu hauek baliogabetzen baitira: 9. artikuluaren 1., 3., 5., 6. eta 7. apartatuak, Tajoko plan hidrologikoaren araudiko 4.1, 4.2 eta 4.3 gehigarriekin loturikoari dagokionez; 10.2 artikulua, «[...] ez dira exijitzekoak izango plan honen indarraldian» tartekiari dagokionez, eta 19.1 artikulua, 8.1 eta 8.2 gehigarriei dagokienez. Errege-dekretu horren bidez, Kantauri mendebaldeko, Guadalquivirreko, Ceutako, Melillako, Segurako eta Jucarreko demarkazio hidrografikoen plan hidrologikoak eta Kantauri ekialdeko, Miño-Sileko, Dueroko, Tajoko, Guadianako eta Ebroko demarkazio hidrografikoen alderdi espainiarraren plan hidrologikoak berrikustea onartu zen.

  • Epaia, 2019ko apirilaren 8koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, zeinaren bidez baiesten baita 1/4431/2016 errekurtsoa, urtarrilaren 8ko 11/2016 Errege Dekretuaren eta urtarrilaren 15eko 21/2016 Errege Dekretuaren kontra jarria eta Ingurumeneko eta Lurralde Antolamenduko kontseilariaren 2016ko otsailaren 23ko eta apirilaren 21eko aginduetara zabaldua. Urtarrilaren 8ko 11/2016 Errege Dekretuaren bidez, Galizia-Kostako, Andaluziako arro mediterraneoetako, Guadalete eta Barbateko eta Tinto, Odiel eta Piedrasko demarkazio hidrografikoen plan hidrologikoak onartu ziren, Andaluziako arro mediterraneoetako demarkazio hidrografikoaren plan hidrologikoari dagokionez, eta, urtarrilaren 15eko 21/2016 Errege Dekretuaren bidez, Andaluziako barne-arroetan (Tinto, Odiel eta Piedrasko demarkazio hidrografikoa, Guadalete eta Barbateko demarkazio hidrografikoa eta Andaluziako arro mediterraneoak) dagoen uholde-arriskurako kudeaketa-planak onartu ziren, Andaluziako arro mediterraneoetako demarkazio hidrografikoaren Uholde Arriskuaren Kudeaketa Planari dagokionez.

  • Epaia, 2019ko apirilaren 11koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, zeinaren bidez baiesten baita 1/4440/2016 errekurtsoa, urtarrilaren 8ko 11/2016 Errege Dekretuaren eta urtarrilaren 15eko 21/2016 Errege Dekretuaren kontra jarria. Urtarrilaren 8ko 11/2016 Errege Dekretuaren bidez, Galizia-Kostako, Andaluziako arro mediterraneoetako, Guadalete eta Barbateko eta Tinto, Odiel eta Piedrasko demarkazio hidrografikoen plan hidrologikoak onartu ziren, Andaluziako arro mediterraneoetako demarkazio hidrografikoaren plan hidrologikoari dagokionez, eta, urtarrilaren 15eko 21/2016 Errege Dekretuaren bidez, Andaluziako barne-arroetan (Tinto, Odiel eta Piedrasko demarkazio hidrografikoa, Guadalete eta Barbateko demarkazio hidrografikoa eta Andaluziako arro mediterraneoak) dagoen uholde-arriskurako kudeaketa-planak onartu ziren, Andaluziako arro mediterraneoetako demarkazio hidrografikoaren Uholde Arriskuaren Kudeaketa Planari dagokionez.

KANARIETAKO AUTONOMIA ERKIDEGOA

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril