Huts-zuzenketa, eskumen-gatazka positibo honetan: 4088-2019 eskumen-gatazka positiboa, Nazioarteko Adopziorako Erregelamenduaren artikulu hauek eta, loturagatik, martxoaren 22ko 165/2019 Errege Dekretuaren xedapen iragankor bakarra eta azken xedapena direla-eta aurkeztua: 5., 6., 7., 8.2, 8.3, 8.4, 10. eta 11. artikuluak, 12.etik 36. artikulura bitartekoak eta 38.2, 38.4, 39.3.b), 39.4.c) eta 39.4.e) artikuluak. Martxoaren 22ko 165/2019 Errege Dekretuaren bidez onartu zen erregelamendu hori.
Zuzenketak, Mediterraneoko gune bereziki babestuei eta biodibertsitateari buruzko protokoloaren II. eranskinari eginak. Alderdien 20. bilkuran onartu ziren, zeina Tiranan egin baitzen, 2017ko abenduaren 20an.
Epaia, 2019ko uztailaren 10ekoa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, zeinaz 4487/2016 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa baiesten baita, urtarrilaren 8ko 11/2016 Errege Dekretuaren kontra jarria, Andaluziako arro mediterraneoetako demarkazio hidrografikoen plan hidrologikoa dela eta; konkretuki, baliogabetu egiten da Andaluziako arro mediterraneoetako plan hidrologikoa. Errege-dekretu horren bidez, Galizia-Kostako, Andaluziako arro mediterraneoetako, Guadalete eta Barbateko eta Tinto, Odiel eta Piedrasko demarkazio hidrografikoen plan hidrologikoak onartu ziren.
Autoa, 2019ko uztailaren 10ekoa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, epaia betetzeko aurkeztutako errekurtsoa baiesten duena eta 2019ko 358 eta 359 errege-dekretuen bukaerako tartekiak eraginik gabe uzten dituena; Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Batzorde Iraunkorraren 2019ko maiatzaren 16ko Erabakiaren 3. puntuaren kontra jarritako errekurtsoa da.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril