Ebazpena, 2020ko martxoaren 20koa, Estatuko Administrazioaren Kontu Hartzailetza Nagusiarena, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiaren ondorioz deklaratu den alarma-egoerak irauten duen bitartean inbertsioak materialki egiaztatzeko hartu behar diren neurriei buruzkoa.
Ebazpena, 2020ko martxoaren 23koa, Estatuko Administrazioaren Kontu Hartzailetza Nagusiarena, zeinaz argitaratzen baita Ministro Kontseiluaren 2020ko martxoaren 17ko Erabakia, COVID-19aren ondorioz presako eta aparteko neurriak hartzen dituena Estatuko Administrazioaren Kontu Hartzailetza Nagusiak egin behar duen ekonomia- eta finantza-kudeaketaren kontrolari dagokionez.
TMA/273/2020 Agindua, martxoaren 23koa, Bidaiariak garraiatzeko zerbitzuak murrizteari buruzko jarraibideak ematen dituena.
SND/274/2020 Agindua, martxoaren 22koa, Giza kontsumorako urez hornitzeko zerbitzuekin eta hondakin-urak garbitzeko zerbitzuekin lotuta dauden neurriak hartzen dituena.
SND/275/2020 Agindua, martxoaren 23koa, Gizarte-zerbitzuen eremuko egoitza-zentroak antolatzeko eta haiei buruzko informazioa emateko neurri osagarriak ezartzen dituena COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko.
SND/276/2020 Agindua, martxoaren 23koa, Informazioa emateko betebeharra eta botika jakin batzuk banatzeko eta fabrikatzeko betebeharra ezartzen dituena COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia dela-eta.
2020ko martxoaren 23ko jarraibidea, Osasun Ministerioarena, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko interpretazio-irizpideak ezartzen dituena.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril