Ebazpena, 2020ko apirilaren 8koa, Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiarena, zeinaren bidez Palma Mallorcakoa-Menorca eta Palma Mallorcakoa-Eivissa aireko ibilbideetako aireko garraioaren zerbitzuaren iraupena aldatzen baita, eta zerbitzuaren esleipena luzatzen, COVID-19aren ondorioz deklaratu den alarma-egoerak irauten duen bitartean.
Ebazpena, 2020ko apirilaren 10ekoa, Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiarena, zeinaren bidez Kanarietako artxipelagoko aireko ibilbide batzuetako aireko garraioaren zerbitzua zuzenean esleitzen baita, eta hura emateko baldintzak ezartzen, COVID-19aren ondorioz deklaratu den alarma-egoerak irauten duen bitartean.
Ebazpena, 2020ko apirilaren 14koa, Lurreko Garraioaren Zuzendaritza Nagusiarena, Lurreko garraioaren esparruan maskarak banatzeko jarraibideak ematen dituen 2020ko apirilaren 2ko Ebazpena osatzen duena.
SND/346/2020 Agindua, apirilaren 15ekoa, zeinaz Osasungintzako prestakuntza espezializatuko profesionalen ebaluazioak egiteko epeen hasiera eta haien ikasturtearen edo egoiliartzaren azken eguna erabakitzen baitira.
SND/347/2020 Agindua, apirilaren 15ekoa, beste agindu hau aldatzen duena: SND/266/2020 Agindua, martxoaren 19koa, zeinaz zenbait neurri hartzen baitira Gizarte Segurantzako araubide berezietan sartuta dauden pertsonek Osasun Sistema Nazionalaren prestazio farmazeutikora irispidea izango dutela ziurtatzeko.
1/2020 Legea, otsailaren 3koa, Gaztela-Mantxako Hirugarren Sektore Sozialarena.
2/2020 Legea, otsailaren 7koa, Gaztela-Mantxako Ingurumen Ebaluazioarena.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril