Ebazpena, 2020ko uztailaren 8koa, Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Estatu Idazkaritzarena, zeinaz Langileen Erregistro Zentralaren eremuko langileen administrazio-tituluen eta zerbitzu-orrien formatu elektronikoko eredu berriak ezartzen baitira.
Epaia, 2020ko martxoaren 10ekoa, Auzitegi Goreneko Hirugarren Salaren Hirugarren Atalarena, zeinaz partzialki baiesten baita 1/279/2018 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiak eta Arteen eta Industrien Institutu Katolikotik datozen Ingeniarien Elkargo Nazionalak aurkeztua martxoaren 16ko 132/2018 Errege Dekretuaren aurka; errege-dekretu horren bidez, Espainiako industria-ingeniari teknikoen eta industria-perituen elkargo ofizialen eta haien Kontseilu Nagusiaren estatutu orokorrak onartu ziren.
5/2020 Zirkularra, uztailaren 9koa, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalarena, Bioerregaiak eta beste erregai berriztagarri batzuk garraiorako erabiltzea sustatzeko mekanismoaren kudeaketa arautzen eta otsailaren 8ko 2/2017 Zirkularra aldatzen duena; bioerregaiak eta beste erregai berriztagarri batzuk garraiorako erabiltzea sustatzeko mekanismoaren konpentsazio-ordainketak egiteko funtsa eratzeko, kudeatzeko eta banatzeko prozedurak arautzen ditu otsailaren 8ko zirkular horrek.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril