1/2020 Legea, uztailaren 15ekoa, zeinaz indargabetzen baita lanera ez joateagatiko kaleratze objektiboa, Langileen Estatutuaren Legearen testu bateginaren 52.d) artikuluan ezarria; testu bategin hori urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen.
Huts-zuzenketa, errege lege-dekretu honena: 24/2020 Errege Lege Dekretua, ekainaren 26koa, Enplegua suspertzeko eta lan autonomoa babesteko gizarte-neurriena eta industria-sektorearen lehiakortasunarena.
Zuzenketa, Nazioarteko Aireko Garraiorako zenbait arau bateratzeko Hitzarmenaren 21. eta 22. artikuluei egindakoa; hitzarmen hori Montrealen egin zen, 1999ko maiatzaren 28an.
Ebazpena, 2020ko uztailaren 14koa, Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Estatu Idazkaritzarena, 2020ko uztailaren 8ko Ebazpenean hutsak zuzentzen dituena; 2020ko uztailaren 8ko Ebazpenaren bidez, Langileen Erregistro Zentralaren eremuko langileen administrazio-tituluen eta zerbitzu-orrien formatu elektronikoko eredu berriak ezarri dira.
Epaia, 2020ko maiatzaren 29koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, zeinak partzialki baiesten baitu 1/54/2018 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Sektore Anitzeko Enpresaburuen Elkarteak (Cecot) abenduaren 22ko ETU/1283/2017 Aginduaren aurka jarria; agindu horren bidez, hirugarren batzuk gas-instalazioetara sartzearekin lotutako bidesariak eta kanonak eta jarduera arautuen ordainketa ezarri ziren 2018rako.
7/2020 Legea, uztailaren 2koa, Kataluniako Natura Agentziarena.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril