29/2020 Errege Lege Dekretua, irailaren 29koa, Administrazio publikoetan telelana arautzeko presako neurriena eta Osasun Sistema Nazionaleko giza baliabideena, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egitekoa.
30/2020 Errege Lege Dekretua, irailaren 29koa, Enpleguaren Aldeko Gizarte Neurriena.
31/2020 Errege Lege Dekretua, irailaren 29koa, zeinaz presako neurriak hartzen baitira unibertsitatez kanpoko hezkuntzaren esparruan.
4291-2020 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, lege-dekretu honen kontrakoa: 6/2020 Lege Dekretua, ekainaren 5ekoa, Consellena, Valentziako Erkidegoan etxebizitza publikoen kopurua zabaltzekoa lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubideak baliatuta.
Behin-behineko aplikazioa, Europar Batasuneko estatuen artean inbertsioei buruz egindako aldebiko tratatuak amaitzeko akordioarena; akordio hori Bruselan egin zen, 2020ko maiatzaren 5ean.
865/2020 Errege Dekretua, irailaren 29koa, Barne Ministerioaren zenbait jarduera-esparrutan zuzeneko dirulaguntzak ematea arautzen duena.
INT/913/2020 Agindua, irailaren 29koa, zeinaren bidez agindu honen indarraldia luzatzen baita: INT/657/2020 Agindua, uztailaren 17koa, zeinaren bidez COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiaren ondorioz eta ordena publikoko eta osasun publikoko arrazoiengatik aldatu egiten baitira beste herrialde batzuetatik Europar Batasunera eta Schengengo Hitzarmenari atxikitako herrialdeetara egin nahi diren eta beharrezkoak ez diren bidaiak aldi baterako murrizteko irizpideak.
866/2020 Errege Dekretua, irailaren 29koa, 2020ko aurrekontu-ekitaldian Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak turismoaren sektoreko zenbait organismo eta entitateri zuzeneko dirulaguntzak ematea arautzen duena.
Ebazpena, 2020ko irailaren 28koa, Industriaren eta Enpresa Txiki eta Ertainen Zuzendaritza Nagusiarena, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdian norbera babesteko ekipamenduari buruzkoa.
867/2020 Errege Dekretua, irailaren 29koa, Albaitaritzako diagnostiko-erreaktiboen produktu zoosanitarioak, animalietan parametro fisiologikoak kontrolatzeko sistemak eta animalien ugalketa-materiala mantentzeko produktuak arautzen dituena.
868/2020 Errege Dekretua, irailaren 29koa, zeinaz Aragoiko Autonomia Erkidegoari zuzeneko dirulaguntza bat ematea arautzen baita, Teruelgo probintzian jarduera ekonomikoa sortzen lagunduko duten inbertsioak finantzatzeko.
Ebazpena, 2020ko irailaren 29koa, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiarena, Gas naturalaren azken errekurtsoko tarifa argitaratzen duena.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril