Ebazpena, 2020ko urriaren 13koa, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiarena, Kanalizazio bidezko petrolio-gas likidotuen salmenta-prezio berriak –zergak aplikatu aurrekoak– argitaratzen dituena.
Epaia, 2020ko uztailaren 27koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, zeinaren bidez partzialki baiesten baita 268/2018 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, apirilaren 6ko 210/2018 Errege Dekretuaren kontra jarritakoa; errege-dekretu horrek Kataluniako Hondakinen eta Baliabideen Kudeaketa eta Prebentzio Programa («Precat20») onartu zuen.
Autoa, 2020ko irailaren 23koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, zeinaren bidez 001/0268/2018 errekurtsoan emandako 2020ko uztailaren 27ko epaiaren xedapen-zatian atzemandako huts materiala zuzentzen baita; horrenbestez, epaitzaren bigarren apartatuan, «3. artikulua deusez deklaratzea» dioen tokian, «6. artikuluaren 3. apartatua deusez deklaratzea» esan behar du.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril