7/2021 Errege Lege Dekretua, apirilaren 27koa, zeinaren bidez Europar Batasunaren arlo hauetako zuzentarauen transposizioa egiten baita: lehia, kapital-zuriketaren prebentzioa, kreditu-erakundeak, telekomunikazioak, zerga-neurriak, ingurumen-kalteen prebentzioa eta konponketa, nazioz gaindiko zerbitzuak ematen dituzten langileen lekualdaketa eta kontsumitzaileen defentsa.
Zuzenketa Protokoloa, Salgai Arriskutsuen Nazioarteko Errepide Garraioari buruzko 1957ko irailaren 30eko Europako Akordioaren izenburuarena (ADR), Genevan egina 2019ko maiatzaren 13an.
Dopinaren aurkako Hitzarmeneko Eranskinaren testu zuzendua; hitzarmen hori Estrasburgon egina da, 1989ko azaroaren 16an, eta Estrasburgon zuzendua, 2020ko abenduaren 7an.
Ebazpena, 2021eko apirilaren 13koa, Idazkaritza Nagusi Teknikoarena, Nazioarteko Tratatuen eta Akordioen azaroaren 27ko 25/2014 Legearen 24.2 artikulua aplikatzeari buruzkoa.
296/2021 Errege Dekretua, apirilaren 27koa, zeinaren bidez aldatzen baita Indar Armatuen Oinarrizko Espezialitateen Erregelamendua –maiatzaren 28ko 711/2010 Errege Dekretuaren bidez onartua–.
HAC/411/2021 Agindua, apirilaren 26koa, zeinaren bidez murrizten baitira 2020ko zergaldirako etekin garbiaren indizeak, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren metodoa ezartzen zaien eta salbuespenezko hainbat inguruabarren eragina jasaten duten nekazaritza- eta abeltzaintza-jardueretan aplikatzekoak.
HAC/412/2021 Agindua, apirilaren 27koa, zeinaren bidez irizpideak ezartzen baitira 2021erako Estatuko Aurrekontu Orokorren abenduaren 30eko 11/2020 Legearen ehun eta hamaseigarren xedapen gehigarrian toki-entitateentzat aurreikusita dagoen konpentsazioa banatzeko.
298/2021 Errege Dekretua, apirilaren 27koa, zeinaren bidez industria-segurtasunaren arloko zenbait erregelamendu-arau aldatzen baitira.
SND/413/2021 Agindua, apirilaren 27koa, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiak irauten duen bitartean Indiako Errepublikatik datozen pertsonek Espainiara heltzean bete behar duten berrogeialdiaren baldintzei buruzkoa.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril