Zu hemen zaude

TEU. Administrazio Publikoentzako informazioa.

  • Aurkezpena

    2015eko ekainaren 1ean sartu ziren indarrean “Estatuko Aldizkari Ofizialaren” bidez Ediktu Taula Bakarra sortzeko aurreikuspenak, 15/2014 Legean, irailaren 16koan, sektore publikoaren arrazionalizazioari eta administrazio erreformarako beste neurri batzuei buruzkoan, xedatutakoaren arabera.

    Data horretarik aurrera, prozedura bateko interesdunak ezezagunak direnean, jakinarazpen tokia edo bidea ezagutzen ez denean edo jakinarazpena burutu ezin izan denean Herri Administrazioek burutzen dituzten jakinarazpen iragarkiak halabeharrez argitaratu behar dira BOEn. Horren aurretik, eta hautazko moduan, Administrazioek iragarkia argitaratu ahalko dute dagokion autonomia erkidegoaren edo probintziaren aldizkari ofizialean.

    Xedapen hau aplikagarria da jakinarazpena burutzeko Administrazioa edozein izanda ere eta administrazio prozedura edozein gairen ingurukoa izanda ere, barne hartuta araudi espezifikoa duten prozedurak.

    Kasu guztietan, jakinarazpen iragarkiak doan argitaratuko dira BOEn.

    “Estatuko Aldizkari Ofizialaren” Ediktu Taula Bakarraren araudia (181/2008 Errege Dekretuan) jaso da eta hauek dira araudi horren alderdi aipagarrienak:

    • Jakinarazpenen eranskin espezifiko bat sortzea, haren ezaugarri garrantzitsuena izanda jakinarazpen iragarkia argitaratu zenetik hiru hilabete igaro direnean, iragarkira sartzeko beharrezkoa izango dela egiaztapen kode bat (CVE) erabiltzea, izaera bakarrekoa eta aurreikusi ezinekoa.
    • 15/2014 Legearen aurreikuspenen garapena: AEBOE agentziak Herri Administrazioen eskura jarriko du jakinarazpen iragarkiak “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratzeko bidalketa eta kudeaketa telematikoko sistema automatizatu bat.

    AEBOE agentziak, postontzi espezifiko bat du, Ediktu Taula, Administrazioek beren zalantzak eta iradokizunak helarazteko.

    Igo

  • SITE: Ediktu Taularen Sistema Integratua

    15/2014 Legean xedatutakoa betez, AEBOEk Herri Administrazioen eskura jarri du jakinarazpen iragarkiak BOEn argitaratzeko prozeduraren kudeaketa integrala ahalbidetzen duen sistema bat.

    SITEk bi sarbide eskaintzen dizkie Administrazioei:

    • Kudeaketa ataria: atari honen bitartez, erakundeek beren erabiltzaileak kudeatzeko, argitaratuko diren jakinarazpen iragarkiak bidaltzeko (inprimaki bat beteta edo XML fitxategi bat bidalita), iragarkien egoera kontsultatzeko eta argitalpen datuak atzitzeko aukera dute, CVE kodea barne, inolako denbora mugarik gabe.
    • Web zerbitzuen interfazea: jakinarazpenak bidaltzen dituzten erakundeen sistema informatikoak integratzeko aukera ematen du, jakinarazpenen bidalketa, egoeraren eguneraketa eta kontsulta automatikoki burutu ahal izateko.
    Sarbidea:
    SITE, Ediktu Taularen Sistema Integratua.

    Iragarkien bidalketa

    BOEn argitaratuko diren jakinarazpen iragarkien bidalketa adierazitako bi kanaletatik burutu daiteke:

    • SITEren Atariaren bidez, erabiltzaile bidaltzaileak alta emanda egon behar du aldez aurretik sisteman, bere alorreko jakinarazpen iragarkiak sinatzeko eta bidaltzeko baimenarekin, eta bidalketa bi modu independentetik burutzeko aukera izango du:
      1. Argitaratuko den iragarki bakoitzerako inprimaki bat beteta. Iragarki gutxi argitaratzen dituzten unitateentzat biderik egokiena da hau. Inprimakia AEBOEaren egoitzan betetzen dute erabiltzaile baimenduek, informazio eremuak beteta (hala nola data, organo igorlea, etab.), eta oinarrizko testu editore batekin, bertan testuak itsasteko edo zuzenki idazteko aukera ematen duena.
      2. XML fitxategi bat bidalita, bidaliko diren iragarkiak barne dituen dokumentazioan argitaratutako formatuarekin. Formula hau egokia da erakunde batek iragarki asko bidaltzen dituenean eta bidaltzaileak oraindik ere web zerbitzu bat abian jartzeko gaitasunik ez duenean.

      Bi kasuetan, bidalketak sinadura elektronikoa eskatuko du onartutako pertsona fisikoaren edo langile publikoaren ziurtagiri baten bitartez. AEBOEk iragarkiei buruzko informazioa bidaliko du argitalpenaren ondoren bidalketa burutu duen erabiltzailearen helbide elektronikora.

    • Web zerbitzuen interfazea erabilita. Kasu honetan, bidaltzaileak dagokion garapena burutu beharko du bere sistemak SITEk eskainitako web zerbitzuetan integratu ahal izateko.

      Web zerbitzu bidez integratu nahi ez duten erakundeek proba ingurunean alta ematea eska dezakete Ediktu Taularekin harremanetan jarrita eta honako informazioa bidalita:

      1. Sinadura ziurtagiria. Zigilu elektronikoaren ziurtagiriaren gako publikoa, jakinarazpenak bidaliko dituen Herri Administrazioaren, organoaren edo zuzenbide publikoko erakundearen titulartasunekoa dena. SITEren web zerbitzuen interfazearekin integratzeko erabiltzen diren ziurtagiri elektronikoek Aitortutako konfiantzako zerbitzu elektronikoen zerbitzu emaileen webgunean aipatutakoen artean egon behar dute, “Herri Administrazioaren zigilu elektronikoko ziurtagiri aitortuak” moduan sailkatuta, “Herri Administrazioetako ziurtagiri elektroniko aitortuak emateko zerbitzuak” atalean, 2016ko uztailaren 1ean indarrean sartu zen eIDAS Erregelamenduaren arabera

        Hala ere, onartu egingo dira ere zigilu elektronikoko ziurtagiriak 11/2007 Legearen arabera, indarraldia agortzen ez duten bitartean.

        Edonola ere, ziurtagiria PEM formatuan helarazi beharko da. Web zerbitzuak ez du bidalketarik onartuko jakinarazi ez diren bestelako ziurtagiriekin.

      2. Argitalpen esparrua. Argitalpenak burutzeko erabiliko den/diren DIR3 kodea/kodeak. Web zerbitzuak baztertu egingo ditu aldez aurretik definitutako esparru horrekin bat ez datozen iragarkiak.

        Proba inguruneko web zerbitzua hemen aurki daiteke: https://extrademo.boe.es/notificaciones/ws/index.php

        Web zerbitzuaren azalpena ikus daiteke WSDL parametroarekin: https://extrademo.boe.es/notificaciones/ws/index.php?wsdl

    Erabiltzaileen erregistroa

    SITEk hainbat erabiltzaile profil onartzen ditu:

    • Erabiltzaile administratzaileak: Gainerako erabiltzaileei alta emateko gaitasuna dute, edozein profilekin (administratzaile berriak barne), altaren momentuan definitzen diren DIR3 alorretan jarduteko.
    • Erabiltzaile igorleak: Erabiltzaile hauen altaren momentuan definitutako organoek eta unitateek emandako jakinarazpen iragarkiak sinatzeko eta bidaltzeko gaitasuna dute. Halaber, burututako bidalketak bertan behera utzi ahalko dituzte, betiere bertan behera uzte hori AEBOE agentziaren Ebazpen bidez definitutako epe barruan burutzen bada.
    • Kontsulta baimena duten erabiltzaileak: Argitaratze prozeduraren jarraipena burutzeko eta argitaratu diren jakinarazpen iragarkietara sartzeko gaitasuna dute, betiere altaren momentuan haientzat definitutako DIR3 esparrukoak badira.

    Erabiltzaile guztiek izan beharko dute onartutako pertsona fisikoaren edo langile publikoaren ziurtagiri elektroniko bat.

    SITEk burutzen duen erabiltzaileen kudeaketari esker, Administrazio, organo edo erakunde bakoitzak egokitzat jotzen dituen deszentralizazio mailak ezarri ahalko ditu sistemara sartzeko baimenetan, momentu bakoitzean behar dituen administratzaile kopurua eta kontsultarako eta sinadura/bidalketarako gaikuntzak konfiguratuta, erakunde bakoitzaren antolamendu egituraren arabera.

    SITEren Erregistroan sartzeko, Administrazio eta erakunde bakoitzak AEBOE agentziari jakinarazi beharko dizkio hasierako administratzailearen edo administratzaileen izenak, gainerako erabiltzaileei alta emango dietenak. AGE esparruko Idazkariordeek, autonomia erkidegoetako Lehendakaritza Kontseilariek edo Zuzenbide Publikoko erakundetako Lehendakari/Zuzendariek izango dute, funtzio independentziarekin edo autonomia bereziarekin, hasierako administratzaile gisa jardungo duten pertsonen izendapena burutzeko ardura, bai eta gerta litezkeen ondorengo aldaketak jakinarazteko ardura ere.

    Tokiko erakundeen kasuan, hasierako administratzaile gisa jardungo dute gaikuntza nazionala duten eta erakundean zerbitzuak ematen dituzten Tokiko Administrazioko funtzionarioek, beraz, izen hauek jakinarazi beharko zaizkio AEBOE agentziari, lanpostu horiek behin betiko bete ez badira salbu, pertsona horiek korporazio batean baino gehiagotan zerbitzuak ematen badituzte salbu, edo honelako funtzionariorik ez duten erakundeen kasuan salbu. Jakinarazpena beharrezkoa izatekotan, korporazioko Alkate edo Presidenteak izenpetuko du.

    Hasierako administratzaileek alta eman ahalko diete beste administratzaile eta erabiltzaile batzuei, altaren momentuan definituta DIR3 alorretarako.

    Documentación

    Requisitos y especificaciones técnicas de SITE
    • Resolución 1 de junio de 2015, de la Agencia Estatal Boletín Oficial del Estado, por la que se establecen los requisitos y especificaciones técnicas del sistema automatizado de remisión y gestión telemática de los anuncios de notificación regulado en la disposición adicional primera del Real Decreto 181/2008, de 8 de febrero, de ordenación del diario oficial "Boletín Oficial del Estado".
    Formato XML para el envío de anuncios

    El formato de documento XML descrito en la siguiente documentación debe ser utilizado para realizar envíos de anuncios, tanto a través del interfaz de servicio web como a través del portal de SITE (si se utiliza, en este caso, la opción de remitir un fichero XML, en lugar de rellenar el formulario con el anuncio).

    • Especificación del contenido del formato XML de envío (PDF)
    • Esquema XSD (XML-Schema) del formato XML para los envíos (XSD)
    • Ejemplos de envíos (ZIP)
    Servicio Web de gestión de anuncios

    Este servicio web ofrece las operaciones de envío, consulta y anulación de anuncios de notificación.

    • Documentación del servicio web (PDF)(Incluye novedades)
    • WSDL del servicio web (WSDL)(Incluye novedades)
    • Ejemplo de cliente Java (JAX-WS)
      • Código fuente (ZIP)
      • Manual de instalación (PDF)
    Servicio Web de control de publicación de los anuncios
    • Documentación del servicio web (PDF)
    • Esquema XSD (XML-Schema) del control de publicación (XSD)
    • WSDL del servicio web (WSDL)
    • Ejemplos de envíos (ZIP)
    Aplicación SITE
    • Manual de usuario (PDF)
    Información relacionada
    • Documentación del Directorio Común de Unidades Orgánicas y Oficinas (DIR3)

    subir

  • Non arautzen da Ediktu Taula Bakarra?

    Araudia aurki daiteke 181/2008 Errege Dekretuan, otsailaren 8koan, “Estatuko Aldizkari Ofizialaren” antolamenduari buruzkoan.

    Igo

  • Noiztik dago indarrean Ediktu Taula Bakarra?

    Jakinarazpen iragarki guztiak BOEn argitaratzeko beharra aplikagarria da 2015eko ekainaren 1az geroztik, bai data horren ondoren hasitako prozedurentzat eta baita jada hasita zeuden prozedurentzat ere.

    Igo

  • Zein jakinarazpenen iragarkiri aplikatzen zaie betebehar hori?

    Prozedura bateko interesdunak ezezagunak direnean, jakinarazpen tokia edo bidea ezagutzen ez denean edo jakinarazpena burutu ezin izan denean Herri Administrazioek argitaratu beharreko jakinarazpenen iragarki guztiei.

    BOEn argitaratzea nahitaez burutu behar da, prozedura izapidetzen duen Administrazioa edozein izanda ere eta jakinarazpen iragarkiarekin lotutako prozedura mota edozein izanda ere, araudi espezifikoa dutenak barne.

    Hala ere, aldez aurretik eta hautazko moduan, hala erabakitzen duten Administrazioek iragarkia argitaratu ahalko dute lurraldeko aldizkarietan, interesdunaren helbideari dagokion Udalaren ediktu taulan edo dagokion Enbaxadaren Kontsulatuan edo sail kontsularrean.

    Igo

  • Zein eduki izan behar dituzte jakinarazpen iragarkiek?

    Iragarki bidezko jakinarazpenak eskubide edo interes legitimoak kaltetu ditzakeenean, iragarkiaren testua laburbilduta bidaliko da. Laburpenak barne ditu egintzaren edukiaren azalpen ez oso sakona eta interesdunek agertu behar duten tokia eta agerraldirako epea, egintza osoa ezagutu ahal izateko eta ezaguera hori jasota uzteko. Sektore jakinetako esparruetan, hala nola zerga esparruan, araudi aplikagarriak oso argi ezartzen du laburpena argitaratu behar dela eta laburpen horren edukia.

    Jakinarazpen iragarkien testua gaztelaniaz bidaliko da. Hala ere, Administrazioek testua hizkuntza koofizialean ere bidaltzeko aukera izango dute, gaztelaniako bertsioarekin batera argitara dadin. Aukera hori erabilgarri dago bai web zerbitzu bidezko bidalketetan eta baita inprimaki edo XML fitxategi bidezkoetan ere.

    Iragarkiari buruzko metadatuak bidalketa inprimakian eta xml fitxategian txertatuko dira eta gaztelaniaz beteko dira informazioa behar bezala berreskuratzeko AEBOEren datu baseetan.

    Igo

  • Zein gomendio jarraitu behar dira jakinarazpen iragarki bat idazteko orduan?

    Ediktu Taula Bakarrean argitaratzen dira soilik prozedura bateko interesdunak ezezagunak direnean, jakinarazpen tokia edo bidea ezagutzen ez denean edo jakinarazpena burutu ezin izan denean Administrazioek burutu beharreko jakinarazpenen iragarkiak.

    Iragarkiaren izenburuari buruzko gomendioak

    • Iragarkiaren izenburua modu erdiautomatikoan eratzen da bidalketa aplikazioaren aldetik: “(Data) datako jakinarazpen iragarkia xxx prozeduran/prozeduretan”. Erabiltzaileak jakinarazpenaren esparrua osatzen duen prozeduraren edo prozeduren inguruko informazioa bakarrik zehaztu beharko du, esaterako: “zehapen”, “xxx esparruko”, “xxx espediente zk.duen”, etab. Prozedurari buruzko informazio hau, iragarkiak bereizteko eta datu baseetan berreskuratzeko balio duena, gaztelaniaz idatzi behar da.
    • Saiatu “iragarki”, “jakinarazpen” edo “prozedura” hitzak ez errepikatzen.
    • Ez sartu iragarkia ematen duen organoaren izena, hori argitalpenaren goiburuan ageri baita, unitate igorle gisa hautatutakoarekin bat ez badator salbu.
    • Ez erabili letra larriak, gramatikak hala eskatzen duenean salbu.

    Iragarkiaren testuari buruzko gomendioak

    • Argitaratuko den testuan berariazko erreferentzia bat sartu behar da Ediktu Taula Bakarreko argitalpena baimentzen duen manuari (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa, 44. artikulua; 58/2003 Legea, abenduaren 17koa, Zergen Lege Orokorra, 112. artikulua; edo beste manu baliokide bat) eta iragarkia behartzen duen egoerari (interesdun ezezaguna, jakinarazpen tokia edo bidea ez ezagutzea edo alferreko jakinarazpen saiakera), adibidez: “... artikuluan xedatutakoa betez, jakinarazpen pertsonala emaitzarik gabe saiatu ondoren...”.
    • Ez sartu testuaren paragrafoak taula formatuan.
    • Jakinarazpenak bost hartzailetik gora dituenean, erabili taula formatua hartzaileen zerrenda jasotzeko.
    • Ez erabili bereizlerik (puntuak, hutsuneak, marrak, etab.) hartzaileen IFZ zenbakietan.
    • Testua gaztelaniaz bidali behar da, baina hizkuntza koofizialeko bertsioa ere bidaltzeko aukera dago, horretarako erreserbatutako eremua erabilita. Bertsio koofizialean paragrafo moduan sar daitezke iragarkiaren izenburua, hasieran, eta sinadura oina, amaieran.

    Sinadura oinari buruzko gomendioak

    • Sinadura oina aplikazioak sortzen du erabiltzaileak eremu honetan adierazitako datuak oinarri hartuta. Beraz, sinadura oina errepikatzea saihesteko, ziurta ezazu datu horiek ez direla ageri iragarkiaren testuan.
    • Karguari dagokion eremuan, adierazi iragarkia sinatzen duen agintaritza eskuduna, izen eta bi abizenekin batera. Adibidez: “Alkatea, Juan García García”. Sinadura ordezko batek burutzen badu eskuordetze bidez, berariaz adierazi beharko da. Adibidez: “Alkatea, eskuordez (2015eko ekainaren 7ko Ebazpena), Ogasun Zinegotzia, Pedro González González”.
    • Eranskin bat txertatu bada, eranskin hori sinadura oinaren ondoren agertuko da, beraz, ez da beharrezkoa eranskinean berriz ere errepikatzea udalerriaren, dataren eta sinatzen duen karguaren erreferentziak.

    Mesedez, berrikusi iragarkia bidali aurretik, akatsak eta datu nahaspilatsuak ekidite aldera.

    Behin iragarkia argitaratuta bidalitako edukia oker zegoela antzematen baduzu, iragarki berri bat bidali beharko duzu akatsak zuzentzeko. Izenburuan adieraz dezakezu akatsen zuzenketa bat dela. Adibidez: “2015eko uztailaren 7ko jakinarazpen iragarkia zehapen prozeduran. Akatsen zuzenketa”.

    • Zuzenketan beti aipatu behar da oker burutu zen jatorrizko argitaratzea, testuaren hasieran “… datako jakinarazpen iragarkian, … datako … BOE zkian. argitaratu zena … ID zenbakiarekin, akatsak aurkitu dira eta dagokion zuzenketa burutu da”.
    • Jarraian zuzenketaren edukia zehaztuko da, esaterako: !... orrialdean, ... dioen tokian ... esan beharko luke”.

    Igo

  • Noiz argitaratuko dira nire jakinarazpen iragarkiak?

    “Estatuko Aldizkari Ofiziala” urteko egun guztietan argitaratzen da, igandeetan izan ezik.

    Jakinarazpen iragarkiak jaso eta hurrengo hiru lanegunen barruan argitaratuko dira, ezintasun teknikorik ez badago, erakunde bidaltzaileak argitalpen epe luzeagoa eskatu ez badu eta jakinarazpen iragarkiak zuzenketarik behar ez badu.

    Helburu hauetarako, ostiraleko 12:00etatik aurrera eta larunbatean jasotako jakinarazpen iragarkiak hurrengo asteko lehenengo laneguneko 8:00etan jaso direla ulertuko da.

    Jaiegunetan jasotako iragarkiak, bai eta abenduaren 24an eta 31n jasotakoak ere, hurrengo laneguneko 8:00etan jaso direla ulertuko da. Hurrengo laneguna larunbata balitz, hurrengo asteko lehenengo laneguneko 8:00etan jaso direla ulertuko da.

    2015eko ekainaren 1ean indarrean sartu zen zerga arloko araudian xedatutakoaren arabera, zerga arloko jakinarazpen iragarkien argitaratzea astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan burutuko da.

    Igo

  • Tasaren bat ordaindu behar al da BOEn jakinarazpen iragarkiak argitaratzeko?

    BOEn jakinarazpen iragarkiak txertatzea doakoa da Administrazio guztientzat.

    Igo

  • Nork bidal ditzake argitaratzeko jakinarazpen iragarkiak?

    Administrazio, organo edo erakunde bakoitzak erabakitzen duenaren arabera, iragarkiak bidali ahalko ditu iragarkia idatzi duen unitateak berak (unitate igorlea) edo Administrazio bakoitzean eskumen hori egotzi zaion edo baimen hori jaso duen unitateak.

    Oro har, bai unitate igorleak eta bai unitate bidaltzaileak ere (desberdinak izango balira) DIR3-an alta emanda egon behar dute.

    Igo

  • Zein da DIR3 eta SITEren arteko lotura?

    DIR3 (Unitate Organikoen eta Bulegoen Direktorio Erkidea) Herria Administrazioetako Estatu Idazkaritzaren aplikazio bat da, momentu bakoitzean dauden Administrazioko unitate organikoen eta erakunde publikoen inbentario bateratu eta erkidea eskaintzen duena. Administrazio bakoitzak eguneratu behar ditu bere egiturari dagozkion datuak direktorio honetan.

    SITEren bitartez jakinarazpen iragarkiak bidali ahal izateko, argitaratze prozeduran parte hartzen duten unitate guztiek (bai jakinarazpen iragarkiak igortzen dituztenak eta baita bidaltzen dituztenak ere, bat ez badatoz, eta iragarkiak argitaratu ondoren kontsultatu beharko dituzten unitateak ere bai) aldez aurretik alta egoeran egon behar dute DIR3 direktorioa eta, beraz, kode bat esleituta izan behar dute bertan.

    SITE erabiltzen duten Administrazio eta erakundeek derrigorrez mantendu behar dute etengabe eguneratuta argitaratze prozeduran parte hartzen duten administrazio unitateen katalogoa.

    Esteka honetan aurki daitezke direktorioaren informazioa eta harremanetarako datuak: http://administracionelectronica.gob.es/ctt/dir3

    Halaber, SEAPak helbide hau eskaintzen du gorabeherak jakinarazteko: https://ssweb.seap.minhap.es/ayuda/consulta/DIR

    Igo

  • Nola kudeatzen ditu SITE aplikazioak DIR3 direktorioan INDARREAN EZ DAUDEN unitateak?

    SITE aplikazioak funtzionalitate bat barne du berrantolaketa administratiboen ondorioz DIR3 direktorioan indarrean egoteari uzten dioten unitateak kudeatzeko. Hauek dira aldaketak:

    • INDARREAN EZ DAUDEN unitateak iragarkien edo erabiltzaileen kontsultarako eskuragarri egongo dira mugarik gabe, betiere lotutako erabiltzaileren bat edo iragarkiren bat badute.
    • INDARREAN EZ DAUDEN unitateak erabiltzaileei alta emateko eskuragarri egongo dira mugarik gabe, betiere lotutako erabiltzaileren bat edo iragarkiren bat badute.
    • INDARREAN EZ DAUDEN unitateak iragarkiei alta emateko eskuragarri egongo dira HIRU hilabetetan, INDARREAN EGOTEARI UTZI ziotenetik.

    SITE aplikazioan, honela identifikatuko dira INDARREAN EZ DAUDEN unitateak:

    • “Nire profila”: erabiltzaileek jada indarrean ez dauden unitateekin lotutako zuzentarauak gorriz nabarmenduta eta “(EZ DAGO INDARREAN)” etiketarekin ikusiko dituzte. Erabiltzaile bakoitzaren administratzaileak zuzentarauak aldatu beharko ditu beharrezkoa balitz.
    • “Erabiltzaileen kontsulta”: indarrean ez dauden unitateekin lotutako zuzentarauak gorriz nabarmenduta eta “(EZ DAGO INDARREAN)” etiketarekin agertuko dira.
    • “Erabiltzaileen alta”: zuzentarau berriaren esparrua hautatzeko goitibeherako zuhaitzean, gorriz nabarmenduta eta “(EZ DAGO INDARREAN)” etiketarekin agertuko dira INDARREAN EZ DAUDEN unitateak.
    • “Iragarkiaren alta inprimaki bidez”: iragarkiaren esparrua hautatzeko goitibeherako zuhaitzean, gorriz nabarmenduta eta “(EZ DAGO INDARREAN)” etiketarekin agertuko dira INDARREAN EZ DAUDEN unitateak.

    Igo

  • Nola identifikatu beharko dira erabiltzaileak SITEren atarian?

    Erabiltzaileek (administratzaileek eta gainerakoek ere) onartutako pertsona fisikoaren edo langile publikoaren ziurtagiri elektroniko bat izan beharko dute. SITEren kudeaketa atarian identifikatzeko erabiliko diren ziurtagiri elektronikoek sinadura elektronikoko ziurtapen zerbitzu emaileen webgunean aurreikusitakoen artean egon beharko dute.

    Halaber, administratzaile batek aldez aurretik alta eman beharko dio erabiltzaileari SITEn.

    Igo

  • Nortzuk dira erabiltzaile administratzaileak SITEn?

    Edozein profileko erabiltzaileei (administratzaileak, igorleak eta kontsulta) alta emateko gaitasuna duten erabiltzaileak dira. Horrez gain, gainerako profilekin lotutako baimen guztiak dituzte ere.

    Administratzaile izateko ez da kualifikazio tekniko berezirik behar, ez eta maila administratibo jakinik. Aldez aurretik administratzaile batek administratzaile moduan alta ematea beharko dute soilik.

    Igo

  • Nortzuk dira hasierako erabiltzaile administratzaileak SITEn?

    Hasierako erabiltzaile administratzaileak dira Administrazio edo erakunde baten baitan SITEren administratzaile izaera dutenak. Pertsona hauen identifikazio datuak AEBOEri jakinarazi behar zaizkio, hark SITEn erregistra ditzan. Estatuko Administrazio Orokorreko Idazkariordeek, autonomia erkidegoetako Lehendakaritza Kontseilariek edo Zuzenbide Publikoko erakundetako Lehendakari/Zuzendariek izango dute, funtzio independentziarekin edo autonomia bereziarekin, hasierako administratzaile gisa jardungo duten pertsonen izendapena burutzeko ardura, bai eta gerta litezkeen ondorengo aldaketak jakinarazteko ardura ere.

    Gaikuntza nazionaleko Toki Administrazioko funtzionarioek ofizioz izango dute hasierako erabiltzaile administratzaileen izaera beren zerbitzuak ematen dituzten erakundean. Ondorioz, oro har, Toki Administrazioek ez diote inolako jakinarazpenik burutu behar AEBOEri hasierako administratzaileen identifikazio datuen kontura, honako salbuespenekin: gaitutako funtzionarioak behin betiko postuan ez badaude, zerbitzuak korporazio batean baino gehiagotan ematen badituzte edo honelako funtzionariorik ez duen erakunde baten kasuan. Kasu horietan, Alkate/Presidenteak burutuko du jakinarazpena.

    Gainerako Administrazioek AEBOEri jakinarazi beharko dizkiote hasierako administratzaile gisa jardungo duten pertsonen identifikazio datuak, gehienez ere bost administratzailera arte.

    Igo

  • Nola erregistratzen dira erabiltzaile administratzaileak SITEn?

    Toki Erakundeetako hasierako administratzaileak gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioak dira eta norbere burua erregistratu ahalko dute SITEn. Hala ere, funtzionario hauei dagozkien postuak behin betiko beteta egongo ez balira, funtzionario hauek korporazio batean baino gehiagotan zerbitzuak emango balituzte edo honelako langilerik ez duten erakundeak balira, aurretiko jakinarazpen bat burutu beharko zaio AEBOEri Alkate edo Presidentearen aldetik.

    Gainerako Administrazioetako hasierako administratzaileei AEBOEko administratzaileak emango die alta, behin agintaritza eskudunak izendatutako pertsonak jakinarazita. Momentu horretan, posta elektroniko bat bidaliko zaie esanez jada atarira sar daitezkeela beste erabiltzaile batzuk erregistratzera.

    Igo

  • Nola eman ahalko diete hasierako erabiltzaile administratzaileek alta beste erabiltzaile batzuei?

    Administrazio bakoitzeko hasierako erabiltzaile administratzaileek alta eman ahalko diete beharrezkotzat jotzen dituzten gainerako erabiltzaileei, erabiltzailearen eginkizuna adierazita (administrazioa, bidalketa edo kontsulta) eta eskumen esparrua definituta (DIR3 esparru), egokitzat jotzen duten deszentralizazio mailarekin (departamentu osorako edo zuzendaritza zentro edo beheragoko unitate baterako edo zenbaitetarako).

    Alta jaso duten erabiltzaile berriek posta elektroniko bat jasoko dute beren profilaren informazioarekin eta SITEren atarian erregistratu dituen administratzailearen datuekin.

    Igo

  • Nola lekualdatuko dituzte erabiltzaile administratzaileek erabiltzaileak unitate igorle batetik bestera?

    SITE aplikazioak erabiltzaile administratzaileei aukera ematen die erabiltzaileen lekualdaketa erabatekoa edo partziala burutzeko unitate igorle batetik bestera, betiere unitate horietarako administrazio baimenak badituzte. Horretarako, administratzaileak jatorrizko unitate igorlea (lekualdatuko diren erabiltzaileak barne dituen unitatea) eta helmugako unitate igorlea (erabiltzaileak lekualdatu ondoren barne izango dituen unitatea) adierazi beharko ditu. Lekualdatutako erabiltzaileek jatorrizko unitateko baimenak mantenduko dituzte eta, horrez gain, helmugako unitatean baimen berak izango dituzte.

    Kontuan hartu behar da eragiketa honekin jatorrizko unitate moduan hautatutako unitate igorleari dagozkion erabiltzaileak soilik lekualdatuko direla, baina ez horren mendekoak izan litezkeen unitateetako erabiltzaileak. Azken hauen kasuan, beharrezkoa balitz, administratzaileak lekualdaketa berri bat burutu beharko du unitate igorle bakoitzarentzat.

    Funtzionalitate hau baliagarria izan liteke, esaterako, berrantolaketa administratiboen kasuan.

    Informazio xehatu gehiago Erabiltzailearen eskuliburuan (PDF).

    Igo

  • Non dago kokatuta SITE atariaren produkzio ingurunea?

    SITE atariaren produkzio ingurunea webgune honetatik atzitu daiteke: https://extranet.boe.es/notificaciones. Ingurune honen bitartez AEBOEri bidalitako iragarkiak BOEn argitaratzeko izapidetuko dira.

    Igo

  • Zein erabiltzailek dituzte sarbide baimenak SITE atariaren produkzio ingurunean?

    SITE atariaren produkzio ingurunera sartu ahalko dira administratzaile baten eskutik produkzio ingurunerako alta jaso duten erabiltzaile guztiak.

    Igo

  • Bidalketa eta kontsulta probak burutzeko aukerarik ba al dago?

    Altan emandako erabiltzaileak SITEren atariko proba ingurune batera sartu ahalko dira jakinarazpen iragarkien argitaratze prozeduraren izapidetzearekin trebatzeko aukera izan dezaten (bai bidalketari zein kontsultari dagokionez). Proba ingurunera sartzeko esteka hau erabil daiteke: https://extrademo.boe.es/notificaciones/

    Gainera, integrazio proba ingurune bat eskuragarri dago ere jakinarazpen bidalketak burutzeko web zerbitzuaren interfazearekin. Proba ingurune honetan alta emateko prozedura esteka honetan aurki daiteke.

    Igo

  • Non dago kokatuta SITE atariaren proba ingurunea?

    SITE atariaren proba ingurunea URL helbide honetan aurki daiteke: https://extranet.boe.es/notificaciones. Ingurune honen bitartez AEBOEri bidalitako iragarkiak EZ dira izapidetuko BOEn argitaratzeko.

    Igo

  • Zein erabiltzailek dituzte sarbide baimenak SITE atariaren proba ingurunera sartzeko?

    Proba ingurunera sartu ahalko dira administratzaile baten eskutik proba ingurunerako edo produkzio ingurunerako alta jaso duten erabiltzaile guztiak.

    Igo

  • Zein da erabiltzaile kopuru gomendagarria unitate bakoitzeko?

    Unitate bakoitzak erabaki dezake zenbat erabiltzaileri emango dieten alta administratzaileek, kontuan hartuta kudeatu beharreko jakinarazpen iragarkien bolumena eta iragarkiak bidali behar diren momentuetan erabiltzaile horiek libre dauden ala ez.

    Igo

  • Noiz da gomendagarria jakinarazpen iragarkiak web zerbitzuen interfaze bidez bidaltzea?

    Bide hau da egokiena jakinarazpen iragarki ugari argitaratzen dituzten unitateentzat, betiere web zerbitzu bidez integratzeko gaitasun teknikoa badute.

    Aukera honek duen abantaila da web zerbitzu bidez ere jaso daitekeela jakinarazpen iragarkien argitalpenari buruzko informazioa, hartara informazio hori erakunde bidaltzailearen informazio sistemetan integratzeko aukera izanda.

    Jakinarazpen iragarkiak eguneko aldizkarian argitaratu ondoren, AEBOEk erakunde bidaltzaile bakoitzari bidaliko dio argitaratu diren iragarkien inguruko informazioa, erakunde bidaltzailearen argitalpen kontrolerako web zerbitzua inbokatuta, betiere erakunde horrek web zerbitzu hori identifikatu badu argitaratu beharreko jakinarazpenen bidalketarako XML fitxategian.

    Horrez gain, AEBOEk kontsultarako web zerbitzu bat eskainiko du ere eta erakunde igorle bakoitzak zerbitzu hori inbokatzeko aukera izango du bere iragarkien inguruko informazioa eskuratzeko.

    Igo

  • Ezinbestekoa al da erakunde bidaltzailearentzat argitalpen kontrolerako web zerbitzua abian jartzea?

    Ez. Jakinarazpen iragarkiak web zerbitzu bidez bidaltzen dituzten erakundeek bidalitako iragarkien argitalpenari buruzko informazioa bi bidetatik jaso ahalko dute:

    1. Bidalketa eta kontsultarako web zerbitzuaren kontsulta eragiketa. Bidaltzaileak eragiketa hau inbokatzeko aukera izango du argitalpenari buruzko informazioa eskuratzeko, besteak beste, argitaratu diren iragarkien inguruan. Bidaltzaileak bere sistema konfiguratu beharko du eragiketa hau aldian behin inbokatzeko. BOE egunera argitaratzen da, goizeko zortziak baino lehen. Aukera honekin bidaltzaileak ez du inolako web zerbitzurik eskaintzeko beharrik.
    2. Argitalpen kontrolerako web zerbitzua. Kasu honetan, bidaltzaileak web zerbitzu bat eskaini beharko du AEBOEren espezifikazioen arabera. SITEk zerbitzu hori inbokatuko du BOEren eguneroko argitaratzearen ondoren, BOEren ale horretan argitaratutako iragarkien bidaltzaileari dagokion informazioa helarazteko. Argitaratu diren iragarkien inguruko informazioa ematen da soilik, beraz, iragarki horien egoera berria beti izango da “ARGITARATUTA”.

    Bidaltzaile bakoitzak bere egoerara hoberen egokitzen den bidea hautatu ahalko du.

    Igo

  • SITEren atariaren bitartez kontsultatu ahalko dira web zerbitzuetako interfazea erabilita bidalitako jakinarazpen iragarkiak?

    Bai. Horregatik, gomendagarria da, unitate batek jakinarazpen iragarkiak web zerbitzuko interfaze bidez bidaltzeko asmoa izan arren, erabiltzaileak atarian alta emanda izatea ere, gutxienez kontsultarako profilarekin.

    Igo

  • Ba al da laguntza tresnaren bat SITEra bidali beharreko XML fitxategiak sortzeko?

    Ez da inolako laguntza softwareren garapenik aurreikusi XML formatuko fitxategien sorrera masiborako.

    Igo

  • Erakunde igorlearen aplikazio baten eta SITEren arteko integrazioa burutzeko aukerarik ba al da?

    Bai, betiere igorlearen aplikazioak Ediktu Taula Bakarreko sistema integratuko XML formatua sortzeko gaitasuna eta dagokion web zerbitzuarekin integratzeko gaitasuna baditu.

    Igo

  • Trafiko arloko zehapen prozedurei buruzko jakinarazpen iragarkiak TESTRA bidez bidaltzen jarraitzeko aukera dago?

    Trafiko arloko zehapen prozeduren kasuan, jada TESTRA sistemaren barne dauden unitateek prozedura hauei dagozkien jakinarazpen iragarkiak Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren bitartez bidaltzen jarraitu ahalko dute eta Zuzendaritza Nagusi horrek helaraziko dizkio iragarkiak AEBOEri. Honela, ez dute jakinarazpen iragarki hauetarako garapen informatiko berririk burutzeko beharrik izango.

    Aipatu beharra dago jakinarazpen iragarkiak TESTRA bidez bidaltzekotan, organo igorleak bere iragarkien kontsulta burutu ahalko duela SITEren atarira sartuta, AEBOEren egoitzatik. Horretarako, SITEn kontsulta egiteko baimena duen erabiltzaile erregistraturen bat izan beharko du, TESTRA sistemak iragarkia argitaratzeko erabili duen DIR3 esparru berean. Esaterako, Udal baten jakinarazpen iragarkiak TESTRA sistemak argitaratzen ditu Udalari berari dagokion DIR3 esparruan, beraz, erabiltzaileek kontsulta baimena izan beharko dute Udalaren esparru osorako.

    Igo

  • Novedades SITE

    • 10/12/2018.- Actualización de aviso sobre datos personales en anuncios de notificación.

      El 7 de diciembre de 2018 se ha producido la entrada en vigor de la nueva Ley Orgánica 3/2018, de 5 de diciembre, de Protección de Datos Personales y Garantía de los Derechos Digitales.

      Entre otros contenidos, esta norma regula la forma en que deben identificarse los interesados en los anuncios de notificación que se publican en el Tablón Edictal Único del BOE:

      • esta identificación se realizará exclusivamente mediante el número completo de su documento nacional de identidad, número de identidad de extranjero, pasaporte o documento equivalente.
      • cuando el afectado careciera de cualquiera de los documentos mencionados, se identificará al afectado únicamente mediante su nombre y apellidos.
      • en ningún caso debe publicarse el nombre y apellidos de manera conjunta con el número completo del documento

      Dado el carácter automatizado del sistema de remisión y gestión telemática de los anuncios de notificación, se recuerda que las unidades remisoras son responsables del contenido del anuncio a publicar, por lo que deben garantizar que su redacción responde a lo dispuesto por la nueva ley.

    • 14/11/2018.- Aviso sobre datos personales en anuncios de notificación.

      En el marco de la adaptación de la normativa española al nuevo Reglamento europeo de Protección de Datos, las Cortes Generales están a punto de aprobar la Ley Orgánica de Protección de Datos Personales y Garantía de los Derechos Digitales.

      Entre otras novedades, esta norma establece en la disposición adicional séptima, cómo debe identificarse a los interesados en las notificaciones por medio de anuncios, particularmente en los supuestos a los que se refiere el artículo 44 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas:

      • Se identificará al afectado exclusivamente mediante el número completo de su documento nacional de identidad, número de identidad de extranjero, pasaporte o documento equivalente.
      • Cuando el afectado careciera de cualquiera de los documentos mencionados en los dos párrafos anteriores, se identificará al afectado únicamente mediante su nombre y apellidos.
      • En ningún caso debe publicarse el nombre y apellidos de manera conjunta con el número completo del documento nacional de identidad, número de identidad de extranjero, pasaporte o documento equivalente.

      Dada la trascendencia de esta previsión para las publicaciones en el Tablón Edictal Único del BOE, se ruega que las unidades remisoras tengan presente que será necesario cumplir con esta nueva regulación a partir del día siguiente al de su publicación en el BOE

    • 30/05/2017.- El portal SITE se ha integrado con la aplicación Autofirma para posibilitar la firma de anuncios en aquellos navegadores en los que no está soportado Java.

      Autofirma es una aplicación que debe estar instalada en su sistema. Puede descargarla accediendo a la dirección http://firmaelectronica.gob.es/Home/Ciudadanos/Aplicaciones-Firma.html. Consulte con su departamento de informática.

    • 05/04/2017.- Disponible para los usuarios de servicio web una nueva opción de consulta para poder obtener los anuncios con un determinado identificador de remitente. Más información en la documentación del servicio web de gestión de anuncios.
    • 02/12/2016.- Revise el contenido de sus anuncios de notificación para verificar que las referencias a la Ley 30/1992 se han sustituido por las correspondientes a la nueva Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.
    • 10/08/2016.- Disponible para usuarios administradores la opción de traspaso de usuarios entre unidades emisoras. Mas información en MANUAL DE USUARIO.
    • 10/08/2016.- Disponible para usuarios administradores la posibilidad de exportar a formato CSV y PDF los resultados de las búsquedas de usuarios
    • 15/12/2015.- Nueva versión de la plataforma SITE que permite recuperar las causas de devolución de anuncios a través de servicio web.
    • 15/12/2015.- Actualizada la versión del applet de firma a Miniapplet 1.3.
    • 01/09/2015.- Ejemplo de cliente Java (JAX-WS). Ver "Servicio Web de gestión de anuncios", en documentación.
    • 20/08/2015.- Disponible una nueva versión del formulario de envío de anuncios. El usuario puede proporcionar el correo electrónico en el que la unidad emisora desea recibir la información de publicación del anuncio. Además, el usuario deberá seleccionar, obligatoriamente, al menos una materia de clasificación del anuncio. Ver manual de usuario.

    subir

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril