Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Asteartea 24 de uztaila de 2012, Zk. 176

I. Xedapen orokorrak

AUZITEGI KONSTITUZIONALA

  • 5119-2003 zenbakiko konstituziokontrakotasun-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrezki Kutxen azaroaren 8ko 3/1991 Legearen 36.3 eta 38.3 artikuluen kontrakoa, lege hori aldatzen duen maiatzaren 7ko 3/2003 Legearen 11. eta 12. artikuluetako idazketa kontuan izanda.

  • 5120-2003 zenbakiko konstituziokontrakotasun-errekurtsoa, Eusko Legebiltzarreko maiatzaren 7ko 3/2003 Legearen 11. eta 12. artikuluen eta bigarren xedapen iragankorraren kontrakoa; lege horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrezki Kutxen azaroaren 8ko 3/1991 Legearen 36.3 eta 38.3 artikuluak aldatzen ditu.

  • 3856-2012 zenbakiko konstituziokontrakotasun-errekurtsoa, defizit publikoa murrizteko zenbait tributu- eta administrazio-neurri sartzen dituen martxoaren 30eko 12/2012 Errege Lege Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriaren aurkakoa.

  • 4123-2012 zenbakiko konstituziokontrakotasun-errekurtsoa, Osasun Sistema Nazionalaren iraunkortasuna bermatzeko eta prestazioen kalitatea eta segurtasuna hobetzeko premiazko neurriei buruzko apirilaren 20ko 16/2012 Errege Lege Dekretuaren 1. bat artikuluaren kontrakoa eta, harekin lotuta, 1. bi; 2. bi, hiru eta bost; 4. hamabi, hamahiru eta hamalau eta hirugarren xedapen gehigarriaren eta lehenengo xedapen iragankorraren aurkakoa.

  • 4217-2012 zenbakiko konstituziokontrakotasun-errekurtsoa, hezkuntzaren arloko gastu publikoa arrazionalizatzeko premiazko neurriei buruzko apirilaren 20ko 14/2012 Errege Lege Dekretuaren 3. eta 4. artikuluen kontrakoa, eta, haiekin lotuta, azken xedapenetatik lehenengoaren kontrakoa.

  • 3669-2012 zenbakiko konstituziokontrakotasun-arazoa, Madrilgo Autonomia Erkidegoko hiri-garraioa antolatu eta koordinatzeko azaroaren 27ko 20/1998 Legearen 16. artikuluaren 2.b) 7 idatz-zatia dela-eta aurkeztutakoa, Konstituzio Espainolaren 25.1 artikulua urra dezakeelakoan.

  • 1923-2012 zenbakiko eskumen-gatazka positiboa, Andaluziako osasun zerbitzuaren kudeaketa zuzendaritzaren 2012ko urtarrilaren 25eko ebazpena dela-eta aurkeztutakoa. Ebazpen horren bidez deialdi bat iragartzen da Andaluziako farmazia-bulegoetan emateko diren sendagaiak aukeratzeko, sendagai horiek, mediku-errezetetan eta Osasun Sistema Nazionalaren banaketa-aginduetan, printzipio aktiboagatik agintzen direnean.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril