Marken Nazioarteko Erregistroaren gaineko Madrilgo Konponketaren Erregelamendu Erkideari eta Konponketa horri buruzko Protokoloari egindako aldaketak, Madrilgo Batasunaren Biltzarraren 44. bilkuran (19. ohiko bilkura; Genevan egin zen, 2011ko irailaren 26tik urriaren 5era) onartuak.
AEC/2198/2012 Agindua, urriaren 1ekoa, Mikronesiako Estatu Federatuetan Espainiaren Ohorezko Kontsul-bulegoa sortzekoa.
1424/2012 Errege Dekretua, urriaren 11koa; honen bidez, aldatu egiten dira Garapenerako Nazioarteko Espainiar Lankidetza Agentziaren estatutuak – urriaren 26ko 1403/2007 Errege Dekretuak onartu zituen–, egokitu egiten dira lankidetzaren arloko beste organo kolegiatu batzuk, eta aldatu egiten da Cervantes Institutuaren Erregelamendua (urriaren 1eko 1526/1999 Errege Dekretuak onartu zuen).
IET/2199/2012 Agindua, urriaren 9koa; honen bidez, bertan behera uzten da apirilaren 20ko IET/822/2012 Aginduaren bigarren xedapen gehigarrian aurrikusitako deialdia (Agindu horren bidez, biodieselen ekoizpenerako kantitateak nola esleitu behar diren arautzen da, bioerregaien arlorako ezarritako nahitaezko helburuak nola betetzen diren neurtzearren).
AAA/2200/2012 Agindua, urriaren 8koa, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren Administrazio Elektronikoari buruzko Ministerio Batzordea sortu eta haren osaera eta funtzioak arautzen dituena.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril