Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Asteazkena 12 de abendua de 2012, Zk. 298

I. Xedapen orokorrak

AUZITEGI GORENA

  • Epaia, 2012ko ekainaren 19koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena; epai honen bidez baliogabetu egiten dira maiatzaren 14ko 634/2010 Errege Dekretuko izenburuan, artikuluetan eta eranskinetan azaltzen diren «graduko» eta «graduatu» esapideak. Dekretu horrek Arte Plastikoetako Graduko goi mailako arte irakaskuntzen oinarrizko edukia arautzen du Zeramika eta Beira espezialitateetan.

  • Epaia, 2012ko azaroaren 8koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena. Epai honen bidez, Auzitegi Nazionalaren Administrazioarekiko Auzien Salaren Hirugarren Sekzioak planteatutako arazoa baiesten da, eta, auzitegi horrek 2012ko maiatzaren 4an 27/2012 apelazioko erroiluan emandako epaitik eratorritako egoera juridiko zehatzari eragin gabe, maiatzaren 26ko 15/2003 Legearen hirugarren xedapen iragankorrean aurreikusitako ordainsariak arautzen dituen martxoaren 12ko 431/2004 Errege Dekretuaren 5.4a) eta 6.a) artikuluen legezkontrakotasuna adierazten da.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril