Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Ostirala 21 de abendua de 2012, Zk. 306

I. Xedapen orokorrak

AUZITEGI GORENA

  • 2012ko ekainaren 5eko Epaia, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena; epai honen bidez, baliogabetu egin ziren urriaren 26ko 1614/2009 Errege Dekretuaren –Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak arautzen dituen goi-mailako arte-irakaspenen antolaketa ezarri zuen– zazpigarren xedapen gehigarriaren 7.1, 8., 11. eta 12. artikuluak. Halaber, baliogabetu egin ziren maiatzaren 14ko 630/2010etik 635/2010erako errege-dekretuetako tituluko, artikuluetako eta eranskinetako «graduko" eta «graduatu» esapideak. Errege-dekretu horiek arautzen dute Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako graduko goi-mailako arte-ikasketen oinarrizko edukia, antzerkiari, musikari, dantzari, diseinuari, zeramika eta beirari eta kultura-ondasunak kontserbatu eta zaharberritzeari dagokienez.

  • 2012ko azaroaren 19ko epaia, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, honako lege-doktrina hau ezartzen duena: «Zerga-likidazio batengatik aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa arau-hauste formal nahiz material baten ondorioz baiesteak, betiere likidatutako zerga-betebeharra ez existitzearen edo iraungita egotearen ondorio ez bada, ez du eragozten Administrazioak beste likidazio bat egitea legez ezarritako baldintzetan, salbu horretarako eskubidea iraungita badago; halaber, epaian bertan ebatzitakoaren araberako arau-haustea ezarri ahal izango du."

  • 2012ko azaroaren 27ko epaia, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, 2010eko uztailaren 16ko Ministro Kontseiluaren erabakia baliogabetzen duena; erabaki horrek estatu-mailako estaldurako multiple digital bat esleitzen die lurreko telebista digitaleko zerbitzua emateko estatu-mailako lizentzia duen sozietate bakoitzari.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril