Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Larunbata 29 de abendua de 2012, Zk. 313

I. Xedapen orokorrak

OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIO MINISTERIOA

  • 1656/2012 Errege Dekretua, abenduaren 7koa, Defentsa Ministerioari atxikitako organismo autonomoen estatutuak aldatzen dituena, martxoaren 5eko 451/2012 Errege Dekretuan xedatutakora egokitzeko (451/2012 Errege Dekretua, martxoaren 5ekoa, enpresa-sektore publikoko eta beste entitate batzuetako arduradun eta zuzendari nagusien ordainsari-sistema arautzen duena).

  • 1694/2012 Errege Dekretua, abenduaren 21ekoa, 2012rako Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzen duena.

  • 1715/2012 Errege Dekretua, abenduaren 28koa, Zerga Berezien Erregelamendua aldatzen duena (uztailaren 7ko 1165/1995 Errege Dekretuaren bidez onartutakoa) eta tributuen esparruarekin lotutako beste xedapen batzuk sartzen dituena.

  • HAP/2802/2012 Agindua, abenduaren 28koa; honen bidez, garatu egiten da Estatuko Administrazioarentzat eta haren menpeko zuzenbide publikoko erakunde eta organismoentzat 2013rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 27ko 17/2012 Legearen hogeita hemezortzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa, aldi baterako ezintasuna ez dakarten gaixotasun edo istripuek eragindako absentziei dagokienez.

  • HAP/2803/2012 Agindua, abenduaren 28koa, abenduaren 10eko PRE/3581/2007 Agindua aldatzen duena. Agindu horrek Tributu Administrazioko Estatu Agentziaren departamentuak ezartzen ditu eta funtzioak eta eskumenak esleitzen dizkie.

  • Ebazpena, 2012ko abenduaren 28koa, Herri Administrazioen Estatuko Idazkaritzarena, Estatuko Administrazio Orokorraren eta haren organismo publikoen zerbitzura dauden langileen lanaldi eta lan-ordutegiei buruzko jarraibideak ematen dituena.

  • Ebazpena, 2012ko abenduaren 28koa, Tributu Administrazioko Estatu Agentziako Lehendakaritzarena, Tributu Administrazioko Estatu Agentziaren Ordezkaritzen eta Ordezkaritza Berezien mendeko Aduana eta Zerga Berezien Zerbitzuak egituratzen dituen 1998ko uztailaren 28ko ebazpena aldatzekoa.

  • Ebazpena, 2012ko abenduaren 28koa, Tabako Merkaturako Ordezkaritzaren lehendakariarena, Monopolioaren Eremuko Tabako eta Tinbre Saltokietarako zenbait tabako-laboreren publikoarentzako salmenta-prezioak argitaratzen dituena.

INDUSTRIA, ENERGIA ETA TURISMO MINISTERIOA

  • IET/2804/2012 Agindua, abenduaren 27koa, uztailaren 26ko ITC/2370/2007 Agindua aldatzen duena. Agindu horren bidez, energia ekoizpen-merkatuan eskuratzen duten kontsumitzaileentzako etengarritasun-eskaera kudeatzeko zerbitzua arautzen da.

  • IET/2805/2012 Agindua, abenduaren 27koa, abenduaren 29ko ITC/3995/2006 Agindua aldatzen duena. Agindu horrek oinarrizko sarean sartuta dauden gas naturalaren lurpeko biltegiratzeen ordainketa zehazten du.

  • Ebazpena, 2012ko abenduaren 27koa, Energia Politiken eta Meategien Zuzendaritza Nagusiarena, energia-likidazioa egiteko asmoz kontsumo-profila eta kalkulu-metodoa onartzen dituena; honako hauei aplikatzekoak izango dira horiek: batetik, 4 motako eta 5 motako kontsumitzaileei, baldin eta kontsumoaren ordukako erregistroa ez badute, eta, bestetik, 2013rako sistema elektrikoa neurtzeko puntuen araudi bateratua onartzen duen abuztuaren 24ko 1110/2007 Errege Dekretuaren arabera 4 motakoak izatetik 3 motakoak izatera pasatu direnei.

  • Ebazpena, 2012ko abenduaren 27koa, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiarena, 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatzekoak diren azken errekurtsoko tarifak eta energia elektrikoaren produkzio-kostua ezartzen dituena.

NEKAZARITZA, ELIKADURA ETA INGURUMEN MINISTERIOA

  • 1719/2012 Errege Dekretua, abenduaren 28koa, erreserba nazionalaren ordainketa bakarrerako eskubideen esleipena ezartzen duena, esnegintza-sektorea berregituratzeko programaren esparruan.

LEHENDAKARITZA MINISTERIOA

  • 1675/2012 Errege Dekretua, abenduaren 14koa, gizakientzako eta albaitaritzarako estupefazienteak agindu eta banatzeko errezeta ofizialak eta baldintza bereziak arautzen dituena.

  • 1721/2012 Errege Dekretua, abenduaren 28koa, otsailaren 8ko 187/2008 Errege Dekretua aldatzen duena. Errege-dekretu horrek Defentsako ospitale-sarearen lan-kontratudun langileak estatutupeko langile izateko prozedura ezartzen du.

  • 1722/2012 Errege Dekretua, abenduaren 28koa, isurtzeko eskubideen esleipenari dagozkion zenbait alderdi garatzen dituena, berotegi-efektuko gasak isurtzeko eskubideen merkataritzarako erregimena ezartzen duen martxoaren 9ko 1/2005 Legearen esparruan.

EKONOMIA ETA LEHIAKORTASUN MINISTERIOA

OSASUN, GIZARTE ZERBITZU ETA BERDINTASUN MINISTERIOA

  • 1723/2012 Errege Dekretua, abenduaren 28koa, transplanterako giza organoak lortzeko, organo horien erabilera klinikorako eta lurralde-koordinaziorako jarduerak arautzen dituena eta kalitate eta segurtasun betekizunak ezartzen dituena.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril