Epaia, 2012ko abenduaren 19koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, zeinaren bidez ezeztatu egiten den honako titulu hauen ofizialtasun-adierazpena eta Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistroko inskripzioa: Eraikuntzaren Ingeniaritzako Graduatu titulua, Alfonso X El Sabio unibertsitatekoa (94752. or.) eta Granadako Unibertsitatekoa (94754. or.), eta Industria Teknologien Ingeniaritzako Graduatu titulua, Cádizko Unibertsitatekoa (94753. or.); Ministro Kontseiluaren 2010eko urriaren 1eko Akordioan azaltzen dira.
Epaia, 2013ko urtarrilaren 28koa, Auzitegi Gorenaren Laugarren Salaren Osoko Bilkurarena, doktrina bateratzeko asmoz Fiskaltzak, legezkotasuna defendatuz (Lan arloko Jurisdikzioa Arautzeko Legearen 219.3 artikulua), jarritako 814/2012 kasazio-errekurtsoa dela-eta emandakoa, zeinaren bidez, jurisprudentzia-doktrina ezartzen den ezintasun iraunkorreko eta erretiroko prestazioetarako aparteko haborokinengatiko kuota-egunen zenbaketari dagokionez.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril