Espainiak ustelkeriari buruzko hitzarmen penalari egindako erreserbaren berritzea. Europako Kontseiluaren 173. hitzarmen hori Estrasburgon egin zen 1999ko urtarrilaren 27an.
Ebazpena, 2014ko urtarrilaren 28koa, Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiarena, ekainaren 13ko JUS/1698/2011 Aginduan ezarritako eredua aldatzen duena (agindu horren bidez, urteko kontu finkatuak merkataritza-erregistroan aurkezteko eredua onartu zen) eta autonomia-erkidego bakoitzeko berezko hizkuntza ofizialetako itzulpenak jakinarazten dituena.
Ebazpena, 2014ko urtarrilaren 28koa, Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiarena, urtarrilaren 28ko JUS/206/2009 Aginduan ezarritako ereduak aldatzen dituena (agindu horren bidez, argitaratzeko beharra dutenek urteko kontuak Merkataritza Erregistroan aurkezteko eredu berriak onartu ziren) eta autonomia-erkidego bakoitzeko berezko hizkuntza ofizialetako itzulpenak jakinarazten dituena.
FOM/136/2014 Agindua, urtarrilaren 31koa, ekainaren 26ko 1675/1972 Dekretuaren I. eranskinaren bosgarren paragrafoa aldatzekoa; dekretu horrek aireko nabigazioko laguntza-sarea (Eurocontrol) erabiltzeagatik aplikatu beharreko tarifak onartu eta tarifa horien ordainketarako berandutza-interesen tipoa aldatzen du.
988/2013 Errege Dekretua, abenduaren 13koa, itsas arrantza izeneko lanbide-arloari dagozkion bederatzi profesionaltasun-ziurtagiri, profesionaltasun-ziurtagirien Estatuko katalogoan sartzekoak, sortzen dituena, eta abenduaren 2ko 1774/2011 Errege Dekretuko IV. eranskin gisa eta urriaren 31ko 1533/2011 Errege Dekretuko III. eranskin gisa ezarritako profesionaltasun-ziurtagiriak eguneratzen dituena.
989/2013 Errege Dekretua, abenduaren 13koa, Kimika izeneko lanbide-arloari dagozkion hiru profesionaltasun-ziurtagiri sortzen dituena, profesionaltasun-ziurtagirien Estatuko katalogoan sartzekoak, eta Zurgintza, altzarigintza eta kortxogintza izeneko lanbide-arloko zenbait ziurtagiri eguneratzen dituena, azaroaren 28ko 1968/2008 Errege Dekretuan eta maiatzaren 20ko 717/2011 Errege Dekretuan ezarritakoak.
990/2013 Errege Dekretua, abenduaren 13koa, Gizarte, kultura eta komunitateko zerbitzuak izeneko lanbide-arloari dagozkion sei profesionaltasun-ziurtagiri, profesionaltasun-ziurtagirien Estatuko katalogoan sartzekoak, sortzen dituena, eta maiatzaren 9ko 646/2011 Errege Dekretuan Elikagaien industriak izeneko lanbide-arloari dagokion profesionaltasun-ziurtagiri bat eguneratzen duena.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril