9/2014 Legea, maiatzaren 9koa, Telekomunikazioei buruzkoa.
Espainiako Erresumaren eta Senegalgo Errepublikaren arteko tratatuaren behin-behineko aplikazioa. Tratatu hori kondenatuak herrialde batetik bestera eramateari buruzkoa da, eta Dakarren egin zen, 2014ko apirilaren 11n.
336/2014 Errege Dekretua, maiatzaren 9koa; errege-dekretu honen bidez, 1114/1999 Errege Dekretua aldatzen da, ekainaren 25ekoa, zeinaren bidez Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionala egokitu egiten baitzaio Estatuaren Administrazio Orokorraren Funtzionamenduari eta Antolamenduari buruzko apirilaren 14ko 6/1997 Legeari, eta haren estatutua onartu eta Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionala-Monetaren Errege Etxea izena ematen baitzaio.
Ebazpena, 2014ko maiatzaren 9koa, Tabako Merkaturako Ordezkaritzaren lehendakariarena, Monopolioaren Eremuko Tabako eta Tinbre Saltokietarako zenbait tabako-laboreren publikoarentzako salmenta-prezioak argitaratzen dituena.
Ebazpena, 2014ko maiatzaren 9koa, Energiaren Estatu Idazkaritzarena, energia elektrikoaren produkzioaren eguneroko eta egun bereko merkatuen funtzionamendu-arauak eta arau horiei atxikitzeko kontratua onartzen dituena.
Hutsen zuzenketa, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2014ko maiatzaren 8koa, Energiako Estatuko Idazkaritzarena, Penintsulako Sistema Elektrikoaren (SEP) eragiketa-prozeduren aldaketa onartzen duena (P.O.-3.1 sorkuntzaren programazioa eta P.O.-4.0 nazioarteko interkonexioen kudeaketa) eta P.O.- 4.1 eta P.O.- 4.2 prozedurak eraginik gabe uzten dituena, Europan merkatuak integratzeko prozesuari dagokionez.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril