Hutsen zuzenketa, honako lege honena: 2/2014 Legea, martxoaren 25ekoa, Estatuaren Kanpo Ekintza eta Zerbitzuari buruzkoa.
Hutsen zuzenketa, honako lege honena: 3/2014 Legea, martxoaren 27koa, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bategina aldatzen duena, azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuak onartua.
Elkarrizketa politikorako eta elkarlanerako akordioa, Europako Erkidegoaren eta haren estatu kideen –batetik– eta honako herrialde hauen artekoa –bestetik– : Costa Rica, El Salvador, Guatemala, Honduras, Nikaragua eta Panama. Erroman egin zen, 2003ko abenduaren 15ean.
285/2014 Errege Dekretua, apirilaren 25ekoa, honako Errege Dekretu hauek aldatzen dituena: batetik, 335/2010 Errege Dekretua, martxoaren 19koa, aduanako aitorpenak egiteko eskubidea eta aduana-ordezkariaren figura arautzen dituena, eta, bestetik, 1363/2010 Errege Dekretua, urriaren 29koa, Zerga Administrazioaren Estatu Agentziaren eremuan bitarteko elektronikoen bitartez egin beharreko nahitaezko administrazio-jakinarazpen eta -komunikazioen kasuak arautzen dituena.
ECD/774/2014 Agindua, maiatzaren 12koa, honako agindu honen hutsegiteak zuzentzekoa: ECD/686/2014 Agindua, apirilaren 23koa, Lehen Hezkuntzako curriculuma ezartzen duena Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren kudeaketa-eremurako eta curriculum horren ezarpena arautzen duena, bai eta etapa horren ebaluazioa eta zenbait antolamendu-alderdi ere.
ESS/775/2014 Agindua, maiatzaren 7koa, Gizarte Segurantzaren Informazio Sistemen Segurtasun Batzordea sortzekoa.
ECC/776/2014 Agindua, maiatzaren 7koa, "Munduko Tiro-txapelketa, 2014» goiburudun bildumako txanponak jaulki, egin eta zirkulazioan jartzea erabakitzen duena.
Epaia, 2014ko apirilaren 22koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena; honen bidez, deuseztatu egiten da urriaren 5eko 1422/2012 Errege Dekretua, LLeida-Alguaire aireportuko hegazkintza-zorrak ezartzen dituena.
5/2014 Foru Legea, apirilaren 14koa, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aldatzekoa.
6/2014 Foru Legea, apirilaren 14koa, kreditu-erakundeetako gordailuen gaineko zergari buruzkoa.
7/2014 Foru Legea, apirilaren 14koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 223. artikulua aldatzen duena.
1/2014 Lege Dekretua, apirilaren 22koa, Extremadurako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 19ko 5/2007 Lege Orokorra aldatzen duena.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril