918/2014 Errege Dekretua, urriaren 31koa. Honen bidez, alde batetik, 112 magistratu-plaza sortzen dira kide anitzeko organoetan, eta lurralde-atxikipeneko beste 167 epaile-plaza; eta, bestetik, zigor-arloko hiru epaitegi sortu eta eratzen dira, antolaketa judiziala gaur egungo premiei egokitzeko.
Ebazpena, 2014ko urriaren 31koa, Tabako Merkaturako Ordezkaritzaren lehendakariarena, Monopolioaren Eremuko Tabako eta Tinbre Saltokietarako zenbait tabako-laboreren publikoarentzako salmenta-prezioak argitaratzen dituena.
ESS/2003/2014 Agindua, urriaren 29koa, ikatz-meatzaritzarako gizarte-segurantzaren erregimen berezian, kontingentzia arruntengatik 2014rako Gizarte Segurantzaren kotizazio-oinarri normalizatuak ezartzen dituena.
920/2014 Errege Dekretua, urriaren 31koa, diru-laguntzak zuzenean esleitzea arautzen duena. Diru-laguntza horien helburua da, hain zuzen ere, dibidendu digitalaren liberazioak eragindako eraikinetan ikus-entzunezko telebista-komunikazioaren zerbitzuak jasotzeak eta haietara sarrera izateak dakartzan gastuak konpentsatzea.
ECC/2004/2014 Agindua, urriaren 27koa, "ProclamaciĆ³n de Su Majestad el Rey Don Felipe VI" 2 euroko bildumako txanponak jaulki, egin eta zirkulazioan jartzea erabakitzen duena.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril