Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Asteazkena 5 de azaroa de 2014, Zk. 268

I. Xedapen orokorrak

AUZITEGI KONSTITUZIONALA

  • Xedapen autonomikoa aurkaratzea (KALOaren V. titulua) , 6415-2014 zenbakikoa. Aurkaratutakoa: Kanariar Uharteetako Gobernuaren irailaren 25eko 95/2014 Dekretuko Eranskinaren I. kapituluko 3. eta 4. artikuluak, III. kapituluko 9. artikulutik 26. artikulura artekoak, xedapen indargabetzaile bakarra eta azken xedapenetatik lehenengoa eta bigarrena (95/2014 Dekretua, Kanariar Uharteetako Autonomia Erkidegoaren eskumenekoak izan eta interes orokorrekoak diren gaietan herritarrak kontsultatzeko Erregelamendua onartzen duena).

  • Xedapen autonomikoa aurkaratzea, 6416-2014 zenbakikoa. Aurkaratutakoa: 107/2014 Dekretua, urriaren 2koa, Kanariar Uharteetako Gobernuko lehendakariarena, zeinen bidez herritarren kontsultarako deia egiten baita, Kanariar Uharteetako lurralde-eremuan zuzeneko galdera eginaz.

  • Xedapen autonomikoa aurkaratzea (KALOaren V. titulua), 6540-2014 zenbakikoa. Aurkaratutakoa: Kataluniako Generalitatearen jarduerak (http://www.participa 2014.cat/es/index.html web-orrian jasotakoak), zeinen bidez deialdia egin baitzaie katalanei eta Katalunian egoitza dutenei azaroaren 9an (eta hurrengo egunetan, deialdian jasotako moduan) Kataluniako etorkizun politikoari buruz euren iritzia eman dezaten "herritarrek parte hartzeko prozesua" izena hartzen duen prozesuaren bidez; kontsulta hori egitera bideratutako gainerako prestaketa-egintza eta -jarduera burutuak edo hari berekoak ere aurkaratzen dira, baita ere kontsulta horri buruzkoa izan eta oraindik juridikoki formalizatu gabe dauden jarduerak.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril