Ebazpena, 2015eko martxoaren 10ekoa, Estatuko Administrazioaren Kontu-hartzailetza Nagusiarena, honako ebazpen hau aldatzen duena: 2011ko azaroaren 17koa, Kontabilitate Publikoko Plan Orokorra Estatuko Administrazio Orokorrera egokitzea onartzen duena.
Ebazpena, 2015eko martxoaren 11koa, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiarena, petroliotik kanalizazio bidez likidotutako gasen salmenta-prezio berriak –zergak aplikatu aurrekoak– argitaratzen dituena.
Ebazpena, 2015eko martxoaren 11koa, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiarena, petrolioaren gas likidotu ontziratuak saltzeko zerga-aurreko gehienezko prezio berriak argitaratzen dituena, betiere ontziak 8 kg edo gehiagokoak eta 20 kg baino gutxiagokoak badira, eta petrolioaren gas likidotuak erregai gisa erabiltzeko nahasketa-ontziak kanpoan utzita.
10/2014 Legea, irailaren 26koa, erreferendum gisakoak ez diren herri-galdeketei eta herritarren parte-hartzerako bestelako formei buruzkoa.
Hutsen zuzenketa, honako lege honena: 19/2014 Legea, abenduaren 29koa, gardentasunari, informazio publikora iristeari eta gobernu onari buruzkoa.
Hutsen zuzenketa, honako lege honena: 11/2014 Legea, abenduaren 19koa, Galiziako Autonomia Erkidegoaren 2015erako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa.
Hutsen zuzenketa, honako lege honena: 12/2014 Legea, abenduaren 22koa, zerga- eta administrazio-neurriei buruzkoa.
2/2015 Legea, otsailaren 17koa, Murtziako Osasun Zerbitzuaren osasun-erakundeetako zuzendaritzako langileen hautaketa arautzeari buruzkoa.
3/2015 Legea, otsailaren 17koa, honako lege hau aldatzen duena: 7/1985 Legea, azaroaren 8koa, Murtziako Eskualdeko Ohoreei, Kondekorazioei eta Sariei buruzkoa.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril