Hutsen zuzenketa, honako honena: 6/2015 Errege Lege Dekretua, maiatzaren 14koa, abenduaren 28ko 55/2007 Legea, Zinemarena, aldatzen duena eta Estatuaren aurrekontuan hainbat aparteko kreditu eta kreditu-gehigarri sartzea eta zerga arloko beste neurri batzuk hartzea onartzen duena.
Ebazpena, 2015eko maiatzaren 22koa, Tabako Merkaturako Ordezkaritzaren lehendakariarena, Monopolioaren Eremuko Tabako eta Tinbre Saltokietarako zenbait tabako-laboreren publikoarentzako salmenta-prezioak argitaratzen dituena.
INT/936/2015 Agindua, maiatzaren 21ekoa, zeinen bidez, alde batetik, zabaldu egiten baita martxoaren 6ko 2/2015 Errege Lege Dekretuan ezarritako neurriak aplikatuko zaizkien udalerrien zerrenda (2/2015 ELD, 2015eko urtarrilean, otsailean eta martxoan izandako uholdeek eta euriteen, elurteen eta haizeteen gainerako ondorioek eragindako kalteak konpontzeko presako neurriak hartzen dituena), eta, bestetik, zuzendu egiten baitira martxoaren 6ko 2/2015 Errege Lege Dekretuan ezarritako neurriak aplikatuko zaizkien udalerriak zehazten dituen apirilaren 17ko INT/673/2015 Aginduko hutsak.
385/2015 Errege Dekretua, maiatzaren 22koa, Estatuko Aldizkari Ofizialaren antolaketari buruzko otsailaren 8ko 181/2008 Errege Dekretua aldatzen duena.
1/2015 Legea, apirilaren 1ekoa, zerbitzu publikoen kalitatea eta administrazio ona bermatzearena.
2/2015 Legea, apirilaren 29koa, Galiziako enplegu publikoarena.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril