10/2015 Errege Lege Dekretua, irailaren 11koa, Estatuaren aurrekontuetan aparteko kredituak eta kreditu-gehigarriak ematen dituena eta enplegu publikoaren eta ekonomia suspertzearen arloan beste neurri batzuk hartzen dituena.
Hirugarren zuzenketa-protokoloa, Espainiako Erresumaren eta Amerikako Estatu Batuen arteko defentsarako lankidetza-hitzarmenarena (1988ko abenduaren 1ekoarena) eta haren zuzenketena, Washingtonen 2015eko ekainaren 17n egina.
JUS/1840/2015 Agindua, irailaren 9koa, erantzukizun mugatuko sozietateen eskritura publikoen formatu estandarizatuak eta kodetutako eremuak onartzen dituena, bai eta haien helburu sozialen zati izan daitezkeen jarduera-zerrenda ere.
Ebazpena, 2015eko irailaren 11koa, Tabako Merkaturako Ordezkaritzaren Lehendakaritzarena, Penintsulako eta Balear Uharteetako Tabako eta Tinbre Saltokietarako zenbait tabako-laboreren publikoarentzako salmenta-prezioak argitaratzen dituena.
816/2015 Errege Dekretua, irailaren 11koa, Espainiako Gurutze Gorriari, Errefuxialtuak Laguntzeko Espainiako Batzordeari eta Asociación Comisión Católica Española de Migración erakundeari diru-laguntza zuzena emateko baldintzak arautzen dituena, nazioarteko babesaren eskatzaileak eta onuradunak hartu eta integratzeko sistemaren baliabideetan aparteko gehikuntza egiteko.
817/2015 Errege Dekretua, irailaren 11koa, azaleko uren egoeraren jarraipena eta ebaluazioa egiteko irizpideak eta ingurumen-kalitatearen gaineko arauak ezartzen dituena.
818/2015 Errege Dekretua, irailaren 11koa, zeinaren bidez aldatzen baitira, alde batetik, gazta eta gazta urtuen kalitate-arauak onartzen dituen irailaren 29ko 1113/2006 Errege Dekretuaren I. eta II. eranskinak, eta, bestetik, txerri iberikoaren okela, urdaiazpikoa, besoa eta solomoaren kalitate-araua onartzen duen urtarrilaren 10eko 4/2014 Errege Dekretuaren bigarren xedapen iragankorra.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril