Ebazpena, 2015eko irailaren 9koa, Autonomia Erkidegoekin eta Toki Erakundeekin Koordinatzeko Idazkaritza Nagusiarena, autonomia-erkidegoen finantza-zuhurtasunaren printzipioa definitzen duena, finantza-aktiboak, abalak, berrabalak, edo bestelako berme publikoak emateari, bai eta aurrekontutik kanpoko laguntza-neurriak emateari ere dagokionez.
Ebazpena, 2015eko irailaren 9koa, Autonomia Erkidegoekin eta Toki Erakundeekin Koordinatzeko Idazkaritza Nagusiarena, toki-erakundeen finantza-zuhurtasunaren printzipioa definitzen duena, finantza-aktiboak, abalak, berrabalak, edo bestelako berme publikoak, bai eta aurrekontutik kanpoko laguntza-neurriak ere ematea xede dutenak.
Ebazpena, 2015eko irailaren 9koa, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiarena, kanalizazio bidezko petrolio-gas likidotuen salmenta-prezio berriak –zergak aplikatu aurrekoak– argitaratzen dituena.
Ebazpena, 2015eko irailaren 9koa, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiarena, petrolio-gas likidotu ontziratuak saltzeko gehienezko prezio berriak –zergak aplikatu aurrekoak– argitaratzen dituena, betiere ontziak 8 kg edo gehiagokoak eta 20 kg baino gutxiagokoak badira, eta petrolio-gas likidotuak erregai gisa erabiltzeko nahasketa-ontziak kanpoan utzita.
790/2015 Errege Dekretua, irailaren 4koa, honako hau aldatzen duena: 1549/2009 Errege Dekretua, urriaren 9koa, arrantza-sektorea antolatzeari eta Arrantzaren Europako Funtsera egokitzeari buruzkoa, distantzia luzeko arrantzategietan aritzen diren atunontziei –operatibo dagoen arrantza-ontzidiaren erroldan izozteko inguraketa gisa– dagokienez.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril