Ebazpena, 2015eko azaroaren 6koa, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiarena, Ministro Kontseiluaren 2015eko urriaren 30eko Erabakia argitaratzen duena. Erabaki horren bidez aldatu egiten dira gradu eta master titulu jakin batzuen izaera ofiziala eta titulu horiek Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistroan inskribatzea ezartzeari buruzko Ministro Kontseiluaren zenbait erabaki.
AAA/2564/2015 Agindua, azaroaren 27koa, honako honen I., II., III., IV. eta VI. eranskinak aldatzen dituena: 506/2013 Errege Dekretua, ekainaren 28koa, ongarriei buruzkoa.
PRE/2565/2015 Agindua, azaroaren 26koa, "RE-LAB" Alerta Biologikoko Laborategien Sarea sortzen duen otsailaren 10eko PRE/305/2009 Agindua aldatzen duena.
ECC/2566/2015 Agindua, azaroaren 27koa, Merkataritzako Eskualde eta Lurralde Zuzendaritzetarako ikuskapen eta kontrol arauak ematen dituen urriaren 30eko PRE/3026/2003 Agindua aldatzen duena eta kanpo-merkataritzako zenbait arau indargabetzen dituena.
Ebazpena, 2015eko abenduaren 2koa, Altxorraren Zuzendaritza Nagusiarena, honako honen 1. eranskina eguneratzen duena: Ebazpena, 2015eko uztailaren 31koa, Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiarena, autonomia-erkidegoen eta toki-erakundeen zorpetze-eragiketei eta eratorritakoei aplikatzekoa den finantza-zuhurtasuneko printzipioa definitzen duena.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril