Hutsen zuzenketa, honako honena: Ebazpena, 2016ko irailaren 28koa, Administrazio Publikoetako Estatu Idazkaritzarena, langileen erregistro nagusian administrazio-egintzen eta langileen kudeaketarekin loturiko beste egintza batzuen inskripzioa eta idatzoharra egiteko zenbait erregistro-eredu aldatzen dituena.
AAA/1589/2016 Agindua, urriaren 3koa, Tajo-Segura akueduktuaren bidez Entrepeñas-Buendía urtegietatik 2016ko urrirako, azarorako eta abendurako 60 hm³ isuraldatzeko baimena ematen duena.
PRE/1590/2016 Agindua, urriaren 3koa, honako hau argitaratzen duena: Erabakia, 2016ko irailaren 30ekoa, Ministro Kontseiluarena, arauak lantzeko prozesuaren barruan herritarren parte-hartzea —ministerio-sailen web-atarien bidez— antolatzeko jarraibideak ematen dituena.
ECC/1591/2016 Agindua, urriaren 4koa, aseguru- eta berraseguru-entitateen taldeek sei hiletik behin bidali behar duten estatistika- eta kontabilitate-ondorioetarako informazio kuantitatiboa emateko ereduak onartzen dituena.
Epaia, 2016ko ekainaren 30ekoa, Auzitegi Gorenaren Laugarren Salarena (17/2015 kasazio-errekurtsoa), Laneko eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren Enpleguko Zuzendaritza Nagusiak Auzitegi Nazionalaren 2014ko ekainaren 25eko epaiaren kontra jarritako kasazio-errekurtsoa onesten duena.
Epaia, 2016ko uztailaren 26koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, ekainaren 6ko 413/2014 Errege Dekretuaren eta ekainaren 16ko IET/1045/2014 Aginduaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa onesten duena, IT-01415 delakoari dagozkion zehaztasunak bertan behera uzten dituena eta elkarte auzi-jartzaileari epaia betearaztean onartzen den araudiarekin bat kalte-ordaina jasotzeko eskubidea aitortzen diona.
Epaia, 2016ko uztailaren 27koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, abenduaren 27ko IET/2446/2013 Aginduaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zati batean onesten duena eta aginduaren 5. artikulua bertan behera uzten duena; agindu horren bidez hirugarren batzuk gas-instalazioetara sartzearekin eta araututako jardueren ordainketarekin lotutako bidesari eta kanonak ezarri ziren.
Ebazpena, 2016ko irailaren 30ekoa, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren Lehendakaritzarena, Batzordeak izapidetutako administrazio-prozeduretan jakinarazpenak baliabide elektronikoen bidez egiteko sistema ezarri eta baldintza teknikoak zehazten dituena.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril