1941-2016 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko ekainaren 30eko 6/2015 Legearen —Hidrokarburo ez-konbentzionalak erauzteko prozesuan eta haustura hidrauliko edo «fracking»ean ingurumena babesteko neurri osagarriei buruzkoa— honako hauen aurkakoa: 2. ("Itsasoan lurperatuta dauden metano-hidratoak" tartekia), 3., 5. eta 6. artikuluak ("bai eta aldatutako egoera jatorrizko egoerara lehengoratzeko ere" tartekia) eta lehenengo eta bigarren xedapen iragankorrak.
2465-2016 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Kataluniako Kode Zibilaren bosgarren liburukian aldi baterako jabetza eta jabetza partekatua sartzearen Kataluniako Generalitatearen uztailaren 29ko 19/2015 Legearen 1. artikuluaren, eta, harekin lotura izateagatik, aldi baterako jabetzari buruz diotena dela-eta, lehenengo, bigarren eta hirugarren xedapen gehigarrien eta azken xedapenaren aurkakoa.
4952-2016 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Aragoiko Gobernuaren abenduaren 15eko 3/2015 Lege Dekretuaren —Gizarte izaerako prestazio ekonomikoen, pobrezia energetikoaren eta etxebizitza eskuratzearen arloko gizarte-larrialdietarako premiazko neurriena— honako hauen aurkakoa: 1., 9. eta 12. artikuluak, bigarren eta hirugarren xedapen iragankorrak eta laugarren xedapen gehigarria.
4777-2016 eskumen-gatazka positiboa, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasuneko Estatu Idazkaritzaren 2016ko maiatzaren 18ko Ebazpenarekin lotua. Ebazpen horren bidez, interes orokorreko programak gauzatzeko estatuko diru-laguntzen deialdia egiten da, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren esleipenaren kontura.
Ebazpena, 2016ko urriaren 7koa, Tabako Merkaturako Ordezkaritzaren Lehendakaritzarena, Penintsulako eta Balear Uharteetako Tabako eta Tinbre Saltokietarako zenbait tabako-laboreren publikoarentzako salmenta-prezioak argitaratzen dituena.
INT/1612/2016 Agindua, irailaren 30ekoa, honako hau aldatzen duena: INT/28/2013 Agindua, urtarrilaren 18koa, Poliziaren Zuzendaritza Nagusiaren zerbitzu zentral eta periferikoen egitura organikoa eta funtzioak garatzen dituena.
FOM/1613/2016 Agindua, urriaren 4koa, honako hau aldatzen duena: FOM/2872/2010 Agindua, azaroaren 5ekoa, trenbideetako langileek zirkulazio-segurtasunarekin lotuta dituzten eginbeharrak betetzeko titulu gaitzaileak eskuratzeko baldintzak ezartzen dituena, bai eta langileen prestakuntzarako eta mediku-azterketetarako zentro homologatuen araubidea ere.
Ebazpena, 2016ko urriaren 4koa, Enpleguko Zuzendaritza Nagusiarena, 2017rako lan-egutegiko jaiegunen zerrenda argitaratzen duena.
350/2016 Errege Dekretua, urriaren 7koa, nekazaritza sektoreko autonomiaz gaindiko ekoizleen erakundeak sor daitezen sustatzea helburu duten laguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dituena.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril